Publicador de contenidos

Irakurle talde feminista

Koadernoa zuri. Arantxa Iturbe Gidaria: Alaine Agirre
11 JUN

Euskarazko emakume idazleen lan  garaikideak  ikuspegi feminista batetik lantzen dira. Hala, azken urtean  argitaratutako lanak irakurriko ditugu, egungo testuinguru eta bizipenetatik. Helburua da euskal  emakume idazleak ezagutaraztea, eta egun garatzen ari diren kezka, diskurtso eta proposamenak  denen artean hausnartzea   eta horiek genero ikuspegi eta ikuspegi feminista batetik irakurtzea.

Oraingoan: Koadernoa zuri. Arantxa Iturbe

Gidaria: Alaine Agirre

Bi ahizpa, urtetan elkar ikusi ez dutenak, bat-batean amaren heriotzak berriro elkartu dituen arte. Asko dute batak besteari esateko, urrun egon diren bitartean bakoitzari gertatu zaizkionak, eta baita lehenagotik nork bere kolkoan gordetakoak ere. Otzan eta esanekoa izana da bata, errebelde eta lotsagabeagoa bestea, ama estu eta zurrunaren alabak biak ere.

Ordutegia: 18:30ean