Publicador de contenidos

Literatura feminismotik

Lilurabera. Yurre Ugarte Gidaria egilea bera izango da.
15 OCT

Euskarazko emakume idazleen lan  garaikideak  ikuspegi feminista batetik lantzen dira. Hala, azken urtean  argitaratutako lanak irakurriko ditugu, egungo testuinguru eta bizipenetatik. Helburua da euskal  emakume idazleak ezagutaraztea, eta egun garatzen ari diren kezka, diskurtso eta proposamenak  denen artean hausnartzea   eta horiek genero ikuspegi eta ikuspegi feminista batetik irakurtzea.

Oraingoan: Lilurabera. Yurre Ugarte

Gidaria: saio honetan, egilea bera izango da gidaria, Yurre Ugarte

Zortzi narrazio hauetan mugitzen diren pertsonaiak bezain protagonista dira haietan ageri diren egoera eta bizimoduak. Eguneroko bizitzan ez hondoratzeko lilura helduleku bakarra duten pertsonaiak, edota behinola lilurak baldintzatuta-ko bizimoduak daramatzatenak. Irakurleak etengabean sentituko dituen taupadak bihotz narratibo indartsu batetik datoz: zentzumen eta jakin-minaren gose-egarria bizimodu bilakatzen da liburu honetako zazpi ipuinetan eta kolofoi lana egiten duen «bizi kondaira literario-musikal»ean. Pertsonaia guztiak dira pop kulturaren alabak; haientzat, argazkiak, abestiak, musika, artegintza edo estetika ez dira atsegin handiagoz edo txikiagoz dastatzen den zerbait. Bizitzeko era bat dira. 

Ordutegia: 18:30ean