Publicador de contenidos
Atrás

Mintegia. Emakumeen euskal literatura ikuspegi feministatik

Gidaria: Kattalin Miner
22 FEB

Kattalin Minerrek berak azaldu duenez, "euskal eta zehazki euskarazko emakume idazleen lan  garaikideak  ikuspegi feminista batetik irakurtzeko tailerra izango da hau. Hala, azken urtean  argitaratutako lanak   irakurriko ditugu, egungo testuinguru eta bizipenetatik. Helburua da euskal  emakume idazleak ezagutaraztea, eta egun garatzen ari diren kezka, diskurtso eta proposamenak  denen artean hausnartzea   eta horiek genero ikuspegi eta ikuspegi feminista batetik irakurtzea”.

Oraingoan: Eraikuntzarako materiala. Eider Rodriguez

Ordutegia19:00etan (+16urte)

 

 

Harea, zementua, karea. Zerekin taxutu absentzia? Nola zutitu ez dagoena? Zegoenean ere, maiz erortzear zena? Etxeak egiteko behar den guztia saltzen zuen aita bat. Alkoholak blaitutako aita bat. Heriotzaren atezuan abiatzen du kontakizuna liburu honetako narratzaileak. Heltzear da, helduko da, eta hainbestetan sofatik lan handiz altxatzen ikusitako aita, kalea balantzaka zeharkatu eta bulegoaren iluntasunean gotortzen zena, hitzekin laztantzeko modu bat entseatuko du alabak. Batera eta bakarka izandakoaren memoria sortu. Zaldiak, igerilekua, kaleko jendea, bigarren etxe izandako almazena, sua, azulejuak, soldaduskako eskutitzak, Benicassimeko apartamentua, gasolina, landareak. Aita baten puskak bildu ditu Eider Rodriguezek bere aurreneko nobelan.

Izen-ematea: Udal Liburutegian