Tabuen kutxatik oholtzara.
Tabuen kutxatik oholtzara. Iñurri minbiziaren aurkako elkartea.
Bertsolariak: Alaia Martin, Maialen Akizu, OIhana Iguaran eta Onintza Enbeita
Musikariak: Gari Otamendi eta Ixak Arruti
Gai-jartzailea: Amaia Agirre
Iñurri elkartearen eskutik, minbizia modu batera edo bestera jasatea tokatu zaienei laguntzeko eta gizartea sentsibilizatzeko proiektu solidarioa, gertutik bizitako esperientzien harira. Bularreko minbiziari lotutako estereotipoak gainditzeko ekarpen xume bat egin nahi genuke, gure esperientzia, ahotsa eta gorputza plazaratuz; bide batez esanda, urteetan ukatu zaion presentzia eta espazioa eskainiz, eta sortzen dituen emozioak azaleraziz; batzuetan serio, bestetan umorez, minbizitik biziminera.
19:00 Biteri Kultur Etxean.
Sarrerak 8 euro (Sarreren salmentatik lortutako etekinak Iñurri elkartearentzat bideratuko dira bere osotasunean)
Irailaren 20tik aurrera.
Hitz-andana 2023 egitarau osoa
.