Contenidos con Novedades Niños .
Konjuru Eskarlata
Julio Santos. Patricia Perez
Ikusi duzu inoiz magia-saiorik? Bada, Twin Cityn, munduko mago eta mentalista onenak ikusteko aukera izan dugu.Izan ere, bertan ospatu da aurten Nazioarteko Magia Azoka.
Ez genekiena zen haien artean Merlin aztiaren ondorengoak egongo zirela, eta, are gutxiago, gure laguntzaren beharra izango zutela mundua suntsitzeko ahalmena zuen kutun ahaltsu bat berreskuratzeko. Magia pixka bat dastatu nahi?
+ 8 urte (berdea)
Arkakusoa
Juan Kruz Igerabide
“Zer du aitonak buru soilaren erdi-erdian? Hara! Arkakuso bat da, eta ikaragarri handia du burua!”. Zuriñek ez daki, oraindik, oso-oso arkakuso berezia dela: hitz egiten dakien arkakuso bat! Zer kontatuko ote digu?
+ 5 urte (gorria)
Kanpaldi basatia
Odin Redbeard
Baldar bikingoaren irakasle berriak Otto hezur-birrintzaile du izena, eta bikingo peto-petoa da!Baldar irrikaz dago eskolako kanpaldira joan, eta basoan ehizan aritzeko, esploratzeko eta abenturak bizitzeko.Baina ibilaldi luze amaiezina eta bare txigortuen platerkada handia nahikoa izango dira baldarren poza uxatzeko. Iluntzen hasten duenean, apur bat ikaratuko da bikingo txikia... troll ugari baitabil basoan barrena...
+ 8 urte (berdea)
Lunámbula
Einar Turkowski
La llegada de una nueva inquilina a la buhardilla fue el presagio de que aquel verano sería distinto. Al anochecer, la nueva vecina, Madame Merlot, comenzaba una singular marcha nocturna por la ciudad portuaria. Sus extraños movimientos no tardaron en sorprender a dos jóvenes que, agazapados en la oscuridad, comenzaron una persecución sigilosa.
Lunámbula, apodo con el que los muchachos se refieren a la enigmática Madame Merlot, estampa códigos numéricos en las fachadas de las casas y siembra la oscuridad con extraños artilugios.
+ 5 urte (gorria)
Gerra zikinkeriari! (Marimatrakak, 2)
Ana Jaka, Iosu Mitxelena
Noa eta Learen etxea haurrak bizi diren etxe guztien antzekoa da: pixka bat nahaspilatuta dago eta ez oso garbi. Horrekin ez dut haurren errua denik esan nahi... Kontua da haurrek ez diotela txukuntasunari garrantzi berezirik ematen. Beti daukate egiteko dibertigarriagoren bat. Gurasoak, aldiz, urduri jartzen dira zikinkeria pilatzen ikusten badute.
+8 urte (berdea)
Ideia bat izan dut
Hervé Tullet
“Baina, zer da ideia bat? Berria da, desberdina, ez du ezeren antzik...” Oraingo honetan Hervé Tullet-ek ideiak nola sortzen diren erakusten digu album polit baten bidez. Sormena eta inspirazioaren nondik norakoak azaldu, eta ohi bezala, gonbidapen jostagarria luzatuko die etxeko txikiei.
+ 0 urte (urdina)
Samurgoa
Claude Boujon
Grisu eta Gaztaina untxiak bakean bizi ziren, bakoitza bere ziloan eta elkarren ondoan. Baina noizbait samurtu ziren. Hara non, borrokan ari ziren aldi batez, azeri gose-hamikatu bat hurbiltzen zaien.
Gaiak: elkarbizitza, besteen desberdintasuna onartzea.
+ 0 urte (urdina)
Artzain gezurtiaren benetako historia
Seve Calleja - Belen Lucas
"Otsoa dator!" oihukatzen zuten ipuin honetako bi lagunek. Peru izenekoak biak. Baina oso abisu desberdina ematen zuen bakoitzak. Biak gezurretan ari ziren, baina haietako bakar batek —artzainak hain zuzen ere— bereganatu du gezurti fama...
+ 5 urte (gorria)
Emiliren desabenturak
Antton Kazabon
Batzuentzat dibertigarria da Emili, besteentzat, gafea. Nahiz eta beldurrak airean ibili zenbaitetan, gehienetan barrez lehertzen amaitzen dute bere lagunek. Emili dibertigarria ala gafea den jakiteko, bere desabenturak irakurtzea, onena.
+ 8 urte (berdea)
Grigor eta erlea
Juan Kruz Igerabide
Grigor, haur guztiak bezala, mundua miatzen dabil, zer topatuko. Lagun ezin hobeak aurkitzen ditu bidean, eta, guztien gainetik, erlea du bidelagun eta adiskide zintzo, liburu honetako lau ipuin dibertigarrietan:
Egunez parke batean
Gauez zoo batean
Denboraldi bat ospitalean
Oporraldi bar baserrian
+ 8 urte (berdea)