Contenidos con Novedades Niños .
Untxiño laguntzaile aparta
John Bond
Untxamak oso gutun garrantzitsu bat idatzi du. Nahi al duzu laguntzea? Botako al dut gutuna postontzira? Untxiño kontu handiz ibiliko da: ez dio autobusak ihes egingo, ez du gutuna galduko, eta jakina, ez da berandu iritsiko.
Untxiño ausartaren beste abentura bat.
+ 1 urte (urdina)
Siberiako neskatila ausarta
Iñaki Zubeldia
Saglana, bost urteko neskatila, Siberiako etxalde bakarti batean bizi da aitona-amonekin. Aitona itsuak Siberiako abestiak eta ohiturak erakutsi dizkio. Eta animalia basatiak, hartzak eta otsoak, mantsotzen. Amonak zaldi gainean ibiltzen, eta animaliak gobernatzen. Gau batean amona konorterik gabe aurkituko du sukaldean. Zer egin hura salbatzeko...? Barruan dauzkazu neskatilaren abenturak.
+ 7 urte (gorria)
Itsas azpiko sekretua
Lur Gallastegi
Udako lehen egun horietako batean, Intza, bainujantzia bilatzen ari dela, zintzilikario zahar bat aurkitzen du etxean, ez daki ordea zintzilikario horrek zer motatako abenturak bizitzera eramango duen. Lagun arteko uda hau betiko gogoratuko dute Intzak eta bere lagunek, hori ziur. Ondarretako hondartzaren uretan murgilduta galduko du zintzilikarioa, bertan ur azpiko jauregi bat topatuz; eta, hasiera batean jauregia zena agian beste eraikin mota bat ote den ikertu beharko dute…
+ 9 urte (berdea)
Lorerik gorriena
Itziar Otegi. Sandra Garayoa
«Lorerik Gorriena» ipuin klasiko batetik abiatzen da, oinordetzan jasotzen ditugun beldurrei eta marra gorriei buruz aritzeko. Istorio honetako protagonistak erabaki beharko du etxean geratuko den edo, aitzitik, basoan sartu eta otsoari aurre egingo dion. Beldurra gainditu eta nork bere bidea hartzeko gonbita egiten du ipuin honek.
+ 5 urte (gorria)
Birusak:Zer ote? Zer ote?
Mariona Tolosa Sisteré
Adi, hemen naiz: min duzu sabelean, eztula arian, kopeta su gorrian... Zer ote, zer ote?
Birusak nonahi daude: sudur puntatik hasi eta ozeanoaren hondoraino. Itzelezko ahalmena dute, eta, ospe txarra izan arren, gehienek ez gaituzte gaixotzen.
Zatoz birusen mundu miresgarrira, eta nahi beste eta gehiago ikasi izaki ñimiño eta bihurri hauei buruz.
+ 5 urte (gorria)
Gau beltza eta ahanzturaren pasabidea
Lur Gallastegi
Posible al da hildakoen mundua ezagutzea? Eta hildakoak bizidunen mundura igarotzea? Ongi etorri urteko gaurik beldurgarrienera! Amets eta bere lagunak irrikaz daude beste urte batez Gau Beltza ospatzeko. Baina aurtengoa ezberdina izango da. Hildakoak bizidunen mundura igaro nahian dabiltza. Abentura zirraragarriak biziko dituzte gazte hauek, eta zu bizipen horien lekuko zuzena izango zara.
+ 9 urte (berdea)
Bullying-aren aurkako taldea
Alex Hallett
Liburuaren amaieran bullyingaren inguruko hainbat aholku emango zaizkio irakurleari, baldin eta bullyinga jasaten ari bada, ziberbullyinga egiten ari bazaizkio sarean edo telefonoan, edota beste bati bullyinga egiten ari zaizkiola ikusiz gero.
Daveren taldearengandik bullyinga jasaten hasitakoan, Jake, Ravi eta Tobyk talde bat sortuko dute. BullyIng-aren Aurkako Taldea. Ruthek taldean sartzeko gonbita jasoko du, baina ez du nahi izango taldeko partaide izan… bullyinga jasan arte.
+ 9 urte ( berdea )
Hankazikin
Pablo Barrio Ramirez
Hankazikin hil egin da eta Herioarekin egin du topo. Arraioa, ez zen hori umearen asmoa! Zer egin? Maite dituenen memorian bizirik jarraitzeko, bere bizitzaren pasarte batzuk antzeztea proposatuko dio Herioak. Erronkari aurre egingo dio Hankazikinek, baita ausart aurre egin ere...
+ 9 urte (berdea)
Argalas
Txabi Arnal Gil
Bi eguzkik argitu zuten egun hura. Lehenak, handiak eta ederrak, zeruertza laranjaz koloreztatu zuen. Bigarrena, txikia eta samurra, Argalasen belarri artean agertu eta inguruan ibili zitzaion jira eta bira.
+ 5 urte (gorria)
Zuhaitz bat
Rodrigo Mattioli
Alinak zuhaitz bat landatzea erabaki zuen, eta dena hasi zen aldatzen. Batzuetan erabaki txiki bat nahikoa izaten da inguruan dugun guztia eraldatzeko.
+ 1 urte (urdina)