Novedades

Contenidos con Novedades Niños .

Larancha-Laren kuadrilla

Larancha-Laren kuadrilla

Inés Sáenz de Pipaón

Chayna eta Kande ahizpak Afrikako herrixka batean jaio ziren. Orain, Iruñean bizi dira, eta oso gogoko dituzte sanferminak, batez ere... Larancha-la! Biak, lagun batzuekin batera, dantza bat prestatzen ari dira haren omenez. Lortuko al dute erraldoiari erakustea?

+ 5 años (gorria)

En estas bibliotecas

Maialenek entzierroa korritu nahi du

Maialenek entzierroa korritu nahi du

Idoia Saralegui San Sebastian

Maialenek entzierroa korritu nahi du, baina aitonak ezetz, neskek ezin dutela esan dio. Amonak, berriz, bilobaren alde egin du, eta Iratxoerrin ere sanferminak ospatzen direla kontatu dio. Han, iratxo neska batzuk –Puck izeneko bat tartean– alkatearen aurka altxatuko dira, Minotauro urdinen entzierroan parte hartzen uzten ez dielako.

+ 5 años (gorria)

En estas bibliotecas

Mari

Mari

Bakarne Atxukarro

Marik ura, sua, haizea eta lurra kontrolatzen ditu; baratzetako uzta, itsasoko arrantza eta zeruko lasaitasuna bere esku daude. Jainkosa boteretsua da. Zaila da ikustea, beti ezkutatzen delako. Baina bere presentzia suma dezakegu, geure inguruan dagoenaz baino harago begiratuz gero. Mari toki guztietan dago.

+ 0-5 urte (urdina)

En estas bibliotecas

 

 

Donde todo es posible

Donde todo es posible

Ama. W.

Ya han pasado unos meses desde que Noa y su familia se mudaron a Milroe. En principio, solo será un año, pero ¿quién sabe? Es un lugar tan especial...La unión con sus nuevas amigas, Clara, Irene y Alicia, no deja de crecer, y juntas descubrirán un oscuro secreto que se oculta en el Bosque de los Pinos Susurrantes. Además, continuarán con su investigación sobre las Éngoras, las legendarias criaturas de las Islas de Mip. ¿Existirán de verdad? ¿Podrá ayudarlas Milena? ¿Quién es Thomasius, el misterioso inventor de mapas? Te doy la bienvenida de nuevo a Caravan Park, la serie donde todo es posible.

+8 urte (berdea)

En estas bibliotecas

Arrautza

Arrautza

Elena Odriozola

Hatzak mugitzeko leloa, besoko haurraren eta helduaren arteko maitasunaren topagunea, ahozko tradiziotik jaso eta haurtzarotik datorkigun jolas eta pieza hori berreskuratzeko parada, irakurlegaia irudi eskematikoak interpretatzen has dadin proposamen plastikoa, eta, batez ere, behin eta berriz gozatzeko liburua.

0+5 urte (urdina)

En estas bibliotecas

Letren jolaslekuan

Letren jolaslekuan

Yolanda Arrieta

Hodeiri letrak kostatu egiten zaizkio; ez dira bere lagunak. Ametsek letren jolaslekura eramango du eta, jolasaren bidez, letrekin adiskidetzen lagunduko dio.

+5 urte (gorria)

En estas bibliotecas

 

Katixa dorre magikoan

Katixa dorre magikoan

Antton Kazabon

Esploratzaile sena du Katixak: bere kasa ibiltzea gustatzen zaio, eta jakin-min aseezina du. Egun batez, inguru ezagunetik gehiegi urrundu eta dorre ikusgarri bateraino iritsiko da. Kanpotik mirestearekin aski ez, eta solairuz solairu ikusi nahiko du, jira eta buelta eskailera kiribiletan gora. Horrela ezagutuko ditu dorreko bizilagunak, baita harrizko paretek gordetzen duten sekretu handia ere…

+ 8 urte (berdea)

Liburutegi hauetan

Hili

Hili

Uxue Alberdi

Ez da samurra heriotzaz hitz egitea, eta are eta aztoragarriagoa izan daiteke norberaren heriotzari buruz pentsatzea. Nahiz eta bizitza honetan ezer seguruagorik ez egon, heriotzak hainbat galdera sortzen dizkigu. Horiek dira, hain zuzen ere, Uxue Alberdik idatzitako eta Araiz Mesanza Iturritxak ilustratutako liburu honen arima eta mamia. 'Hili' istoriorik gabeko liburu bat da. Hau da, album ilustratu hau ez da narrazio sekuentzial bat, irakurleak liburua edozein orrialdetatik ireki dezake, horiek aurrera edo atzera pasa eta bakoitzean nahi adina denbora igaro.

+ 5 urte (gorria)

En estas bibliotecas

Ur eta lur

Ur eta lur

Yolanda Larretegui

Ausardiaz beterik, motxila lepoan hartu eta bere bizitzako ametsa egia bihurtzeko erabakia hartuko du Lur apoak.Bidean, Ur igela ezagutuko du, pertsonaia arraro bezain maitagarria, eta bien artean sortutako adiskidetasunari eta elkarlanari esker lortuko dute beren ametsak betetzea.Eta, zuk? Ba al daukazu ametsik?

+ 8 urte (berdea)

En estas bibliotecas

Beldurrik gabe

Beldurrik gabe

Manuel Alonso

«Ezberdina» izateagatik baztertua, Bittor beldurrez bizi da, besteengan pizten duen etsaitasuna dela-eta. Horregatik, Leonen lagun egitean, edozertarako prest egongo da bien arteko... beldurrik gabe

+ 8 urte (berdea)

En estas bibliotecas