Contenidos con Novedades Niños .
Argalas
Txabi Arnal Gil
Bi eguzkik argitu zuten egun hura. Lehenak, handiak eta ederrak, zeruertza laranjaz koloreztatu zuen. Bigarrena, txikia eta samurra, Argalasen belarri artean agertu eta inguruan ibili zitzaion jira eta bira.
+ 5 urte (gorria)
Zuhaitz bat
Rodrigo Mattioli
Alinak zuhaitz bat landatzea erabaki zuen, eta dena hasi zen aldatzen. Batzuetan erabaki txiki bat nahikoa izaten da inguruan dugun guztia eraldatzeko.
+ 1 urte (urdina)
SOS Benetako munstroak: planetari mehatxuka
Marie G. Rohde
Munstroak dabiltza planetari mehatxuka: zeure buruaren gainean hegan, itsasoaren sakonean adi edota lurpeko estoldetan ezkutatuta. Ekaitzak sortzen dituzte, ibaiak eta lakuak idortzen, animaliak uxatzen. ZABORKONG itzela, KETAKETZA nardagarria, KOIPEDONTE likatsua edo HIRISAURUS geldiezina hain dira izugarriak, horien ondoan zure ohepeko munstroak pelutxe ñoñoak irudituko zaizkizu. Benetako munstroak dira! Soilik ingurugiroaren aldeko heroiek menderatuko dituzte!
+9 urte (berdea)
Ezkutalekua
Susanna Mattiangeli
«Hannah, non zaude?», galdetu du ahots batek. Baina Hannah ez da azaldu. Parkean dago, baina oso lanpetuta dabil, antza. Beldarrak eta makilak bildu, arku bat eta geziak egin, eta hostoz ohe bat eraiki behar du. Zuhaixken sakonean, berarentzako eta Izaki Iletsu Bitxia kidearentzako gordeleku ezkutu bat sortu du. Elkarrekin, suaren gainera makurtu dira, beren mundu txikian murgilduta.
+ 5 urte (gorria)
Uxío
Martín Romero
“Kaixo, Uxio naiz. Eta zu?” Hitz horiekin gonbidatzen gaitu mutiko ilegorri eta bihurri batek bere komikira sartzera. Ia-ia eskutik eramango gaitu bere abentura txoroak eta ideia xelebreak deskubritzera. Uxiok lagun bat du, Ana, eta txakurtxo bat, Rosenda; horiek izango ditu laguntzaile bere joan-etorrietan, baita irudimen mugagabeak.
+ 7 urte (gorria)
Begiak zerumugan
Miren Agur Meabe
Urteak bete dituzten arren, adinez zahartu gabe, haurtzaroko ahotsei, soinuei, paisaiei antzematen jarraitzen dieten irakurleei idatzi dizkie Miren Agurrek poema hauek, bere haurtzaroko ahots, soinu eta paisaiak gogoan, begiak zerumugan jarrita, Ane Pikazaren paisaiak eta koloreak lagun. Haize-arrosa batek gidatutako bidaia proposatzen digu, bidean aurkitzen duen paisaia oro sentimendu bihurtuz.
+ 9 urte (berdea)
Ikusi duzu Elefante?
David Barrow
Liburu irrigarri bat, ahoz gora irakurtzeko aproposa. Gela erdiko elefantearen irudiak adierazten du denok ohartu eta inork aipatzen ez duen hori. Liburu hau irudi horrekin jolasten da: gela erdiko elefantea ezkutatu egiten da, oso modu dibertigarrian. Gauza guztiz sinesgarria, ezkutaketan ari direla kontuan hartuta. Umeak ez du ikusten, eta etxean batetik bestera ibiltzen da haren bila
+ 1 urte (urdina)
1,2,3_ Ipurdi!
Annika Leone
Azkenean zapatua!
Milak igerileku handira egingo du jauzi, ausartuko al da?
Aldageletan ikusteko asko dago: gorputz biluzi berdin eta ezberdin ugari.
+ 5 urte (gorria)
Arima galdua
Olga Tokarczuk, Joanna Concejo
Adin guztientzako arte-liburu gisa sortuta, itxaropenari, pazientziari eta instrospekzioari buruzko istorio hunkigarria da Arima galdua, 2018ko Ragazzi Bologna Saria (Aipamen Berezia Fikzioan) jaso zuena. Epaimahaiaren arabera, «Liburu honen gai filosofikoa, arima-gaia bera, bakea eta meditazioa sentiarazten dituzten ilustrazioen bidez esploratzen da. Joanna Concejo artistak oroimenak deitutako malenkonia eta poza irudikatzen ditu trazu finez eta marrazki zehatzekin».
+ 7 urte (gorria)
Lluvia de primavera
Andrea Rivola
Una historia con dos protagonistas: Shu Mei, una monja guerrera, y Chun Yu, una joven huérfana que vive y trabaja con su tío. Wong El Tigre amenaza a la pequeña Chun Yu con convertirla en su esposa. La chica encuentra en la misteriosa monja una aliada y una guía. Shu Mei no luchará por la libertad de Chun Yu, sino que transmitirá a la joven su conocimiento y su arte para que, a través del kung fu, pueda encontrar la fuerza para enfrentarse a Wong. Una historia que nos enseña a buscar en nosotros mismos la fuerza necesaria para resolver los problemas y superar las barreras.
+ 9 urte (berdea)