Contenidos con Novedades Jovenes .
Efektu bereziak
Jordi Sierra i Fabra
Antonio, gazte bartzelonarra, atletismoaren prodijiotzat hartzen da. 17 urte zituenean, bi marka garrantzitsu lortu zituen 1.500 metroetan, baina, azken urtean, ez du jarraitu aurrera egiten. Orain joko olinpikoetara joateko plaza eman diezaiokeen karrera korritu behar du, baina porrot egiteko beldur handia du, batez ere familiaren, lagunen eta kirolean dituen kideen aldetik duen presioagatik. Bere entrenatzaileak proposatu dio substantzia dopatzaile berri bat hartzea, baina, azkenean, Antoniok lortu du beharrezkoa den gutxieneko denbora betetzea, substantzia hori hartu gabe.
+14 urte (beltza)
Limoiondoaren loreak
Lur Gallastegi, Susanna Martin
Violeta eta Luna, Claudia eta Daniela ama-alabek familia bat osatzen dute Inaxirekin batera. Elkarrekin bizitzen jarri ziren Inaxi gaixotu ondoren. Violetak, ordea, ustekabean bidaia bat egin behar izan du sorterrira, Nikaraguara. Bien bitartean, Lunak Nikaraguako amona ezezagunak berari propio idatzita utzitako koadernoa irakurtzeko aukera izango du. Horrela ezagutu ahal izango ditu neskatilak bere familiaren jatorria eta haren herriaren historia.
+12 urte (horia)
El hogar de Miss Peregrine para niños peculiares
Ransom Riggs
El hogar de Miss Peregrine para niños peculiares es una enigmática historia sobre niños extraordinarios y monstruos oscuros; una fantasía escalofriante ilustrada con inquietantes fotografías vintage que deleitará a jóvenes y adultos. De niño, Jacob creó un vinculo muy especial con su abuelo, que le contaba extrañas historias y le enseñaba fotografías de niñas levitando y niños invisibles. Ahora, siguiendo la pista de una misteriosa carta, emprende un viaje hacia la isla remota de Gales en la que su abuelo se crió. Allí, encuentra vivos a los niños y niñas de las fotografías aunque los lugareños afirmen que murieron hace muchos años.
+14 urte(beltza)
La sonrisa de los peces de piedra
Rosa Huertas
Al morir su abuelo, Jaime descubre que hay un secreto familiar que su madre ha guardado durante años. En el Madrid de los años 80, la época de la movida, la madre de Jaime vivió algo que nunca ha contado a su hijo.
¿Quién es en realidad el padre de Jaime? Solo a través de un cuaderno que va escribiendo su madre podrá conocer la verdad.
+14 urte (beltza)
Haren zati bat
Josu Penades
Ander protagonista Stanford Unibertsitatean ari da ikasten eta San Frantziskotik Bermeo jaioterrira dator, astebeteko oporraldia baliatuz, bere bizitzan ardatz nagusienetarikoa izan lezakeenaren inguruan duen kezkaz (ikasketak aldatu ala ez) argitasun apurren bat gehiago jasoko duelakoan. Baina herrian (eta horren baitan familian, lagunen artean...) aurkitzen duen egoerak, etorkizunaz pentsatzera bultzatu ez ezik, iraganean arreta handirik gabe bizi izandako pasarteei errepararaztera ere badarama.
+14 urte (beltza)
Eskularru beltzak
Jasone Osoro
Beire ingelesa ikasteko udaleku batera bidali dute gurasoek. Bere institutuan gelako liderra den arren, udalekuan inork ez du aintzat hartzen, eta Baba izeneko mutil misteriotsu batengan aurkituko du babesa, boxeoa ikasteaz gainera. Etxera itzulita, bere betiko lagun Kar eta Leterekin batera, hirurek osatzen duten Suataldea prest dago, berriz ere, institutuko izarrak izan eta egurra emateko, baina badirudi aurtengo ikasturtean gauzak desberdinak izango direla.
+14 urte (beltza)