Contenidos con Novedades Niños .
7G: udalekuak
Nerea Loiola Pikaza
Arriskuak, dilemak, eta abenturak aurkituko dituzu. Erabakiak hartu beharko dituzu eta enigmak ebatzi. Zure gaitasunak eta adimena erabili beharko dituzu. Erabaki txar batek hondamendia eragin lezake… eta heriotza ere bai!Baina ez etsi. Edozein unetan egin dezakezu atzera eta beste aukera bat hautatu, zure istorioaren ibilbidea aldatu dezakezu.
+8 años (berdea)
Maitagarriak
Sèbastien Perez
Mundu osoko eta garai askotako maitagarrietarako hurbilketa modukoa da. Maitagarri moten arabera sailkatuta daude: Japoniako kappak, meigak, hiru Parkak edo basoko Loti ederraren zazpigarren maitagarria, esate baterako. Ezagutu eskaintzen dituzten dohainei, gorroto dituzten objektuei, erabiltzen dituzten apaingarriei, haien botere magikoei eta haien bihurrikeriei buruzko datu zoragarriak.
+8 años (berdea)
Beldurraren etxea
Ricardo Alcántara
Gurasoentzat seme eredugarria zen Julian: garbia eta txukuna, ez zen inoiz haserretzen, eta txintik atera gabe egiten zuen esandako guztia. Baina beldurrez josita bizi zen, eta beldur haiek ez zioten uzten hainbeste desiratzen zuen nahia betetzen: jolas parkeko beldurrezko trenean ibili nahi zuen. Egun batean, ordea, halabeharrez egin behar izan zion aurre beldurrari.
+ 8 años (berdea)
Ostadarraren musua
Markel Oiarzabal Ansa
Ongi etorri testu eta ilustrazio kiribilduz betetako ipuintxora. Dakizunez, arnasketa, erlaxazioa lortzeko helburuz ari zara ipuin-kontalari lanetan. Hartu ipuina eta egin zeure. Irakurri eta berrirakurri. Eraldatu, nahastu, errepikatu. Sentitu gertu entzulea; Kontalaria eta entzulea, biak bat. Eman eta jaso lasaitasuna eta nola ez, tori zuri ere ostadarren musua. Arnasa hartu eta bota. Erraza, ezta?
+5 urte (gorria)
Eta balea batek jaten banau?
Susanna Isern
Martínek gainezka egiten duen irudimena du, batzuetan trikimailuak egiten dizkiona. Gauza hondamendiak gertatuko direla imajinatzen du eta, zenbat kezkatzen duen, budina bezala dardar egiten du. Zer gertatzen da festan puxika guztiak lehertuko balira? Eta bere klasearekin txangoan galtzen bada?
Baina orduan amak bere beldurrak burutik bueltatzea erabakitzen du... Eta onena etortzeko badago?
+5 urte (gorria)
Holakoak dira gure hilekoak
Escarlota
Hilekoa, menstruazioa... Zer da? Zer gertatzen da etortzen ez bazaigu? Zer erabil dezakegu etortzen zaigunean? Modu berean bizi al du jende guztiak? Holakoak dira gure hilekoak askotariko gorputz eta bizipenen bidez mintzo zaigu menstruazioari buruz, irudiz, umorez eta ikuspegi feministaz. Hemen ikusiko dituzuen istorioak EsCarolota ilustratzaileak hainbat pertsonarekin izandako solasaldien emaitza dira. “Lagungarria da hilekoaz mintzatzea, beste bizipen eta ikuspegi batzuk ezagutzea; burua zabaltzen laguntzen digu horrek, eta hazten ere bai”, azaltzen du egileak.
+ 11 años (horia)
Irakurtzea erraza da
Nuria Cubinsa
Leer es fácil es una colección de pequeños libros para niños y niñas que se están iniciando en el aprendizaje de la lectura, y también para aquellos que, por déficit de atención, inmadurez o bloqueo, manifiestan poca motivación para este aprendizaje.
Tiene como objetivo fomentar la comprensión lectora, la confianza y la ilusión por aprender a leer. Las estructuras repetitivas de las frases, con el apoyo de los dibujos, aportan seguridad al niño o niña y le ayudan a avanzar en su aprendizaje.
Patxi txerri-bihotz eta piztia ñimiñoak
Simone Frasca
Patxi Txerri-bihotz jaunak misioa dauka: herriko umeak piztia maltzurrengar babestu behar ditu. Bere hats nazkagarriari eta besapeko izerdiari esker, munstroek ihes egiten bukatzen dute beti… Edo ia beti! Patxik bestelako piztien berri izan du: birusak, germenak eta bakterioak. Eta horiek zikinkeria maite dute! Horiek garaitzeko xaboia eta eskuila erabili beharko ditu.
+ 5 urte (gorria)
Kulero zulatuen mamua
Jose Carlos Andrés Gómez
Ametsgaiztoenean beldurrez bizi zen mundu guztia. Bertan bizi zen...kulero zulatuen mamua!
Lortuko al dute bizilagunek mamuak gehiago ikara ez ditzan?
0-4 urtekoak (urdina)
Kristiñeren ibilerak
Itziar Olaizola
Bertso Eguna da eskolan. Kristiñe emozionatuta dago, sorpresaz betetako eguna izango baita guztientzat. Euskal Herriko bertsolaririk onenak ere etorriko dira. Kristiñeren planak, ordea, hankamotz gelditzen hasiko dira. Nola biribilduko ote dun hire bertsoa, Kristiñe?
+ 8 años (berdea)