Libros

Lo inesperado
Pedro Simón
|
Todo comienza con dos sacudidas. La primera: Luisa sobrevive a un accidente de tráfico y, allí en la carretera, herida junto a su nieta, contempla con espanto el fuego. La segunda: Andrés trata de asumir el cuidado de su esposa, se dispone a asearla una mañana más, se desviste con ella en el baño y, allí dentro de la ducha, desnudos los dos, contempla con ternura el agua. Alrededor de este abuelo y de esta abuela que no se conocen, pero que viven a quinientos metros de distancia, van llegando las preguntas y también las respuestas. |
Termita
Garazi Albizua Castelao
|
Amamarekin bizi den eta teleoperadore diharduen emakume jada ez hain gazte baten egunerokoa kontatzen du Termitak, lehen pertsonan. Ahots narratibo hori errebeldea eta makarra da, aurretik ezin iragarrizkoa eta ironikoa. Ez du betetzen gizarte patriarkalak emakumeei ezartzen dizkien ereduetako bat bera ere; haren gorputz ez normatiboak, sexualitate asegaitzak, zaintzaile paperari uko egiteak eta ama ez izateak izaki marjinal bihurtzen dute besteen begien aurrean. |

Arca
Ricardo Menéndez Salmón
En su adolescencia, el protagonista de Arca desarrolló un don extraordinario que le permite ver lo que ha sucedido en el pasado con apenas tocar un objeto. Una habilidad que lo ha convertido en alguien muy valioso para la ley, que ha recurrido a sus servicios para resolver los crímenes más complejos, pero también para empresas privadas que solicitan su ayuda para obtener información que nadie más puede proporcionar.

Zurtz
Yolanda Arrieta Malaxetxebarria
|
Katik jakin-min handia dauka baina ez du eskola maite. Zurtz sentitzen da eta dozena erdi urte falta du adinez nagusi izateko. Gari umezurtz-etxe batean hazi zen. Laurogei urte dauzka, baina pirata bat dirudi bere belarritako eta mototsarekin. Artista askea dela esaten du, eta ez duela inoiz zergarik ordaindu. Katiren aitak gela bat jarri dio ganbaran, soilik argazkitik ezagutu duen aitaren iguala delako: haren anaia bikia. +12 urte (beltza) |

Festa bat Txirritxirrirentzat
Rodrigo Mattioli, Jon Negrescolor
Txirritxirri kilker txikiaren urtebetzea da! Amak esan dio arratsaldean festa galanta egingo dutela. Txirritxirrik lagun asko ditu, neurri eta tamaina desberdinekoak. Baina zenbat gonbidatu ditzake? Egongo al da denentzako tokirik hain etxe txikitxoan…?
0-4 urte (urdina)
La boca llena de trigo
Mayte Gómez Molina
Desde que ganó un concurso de dibujo en segundo de primaria, Anna ha sabido que tener un talento es también cargar con una promesa: la de no decepcionar. Ese primer premio, un maletín de rotuladores, se convirtió súbitamente en la obligación autoimpuesta de pintar siempre mejor, de superar aquel listón. Por eso, cuando, ya treintañera, le ofrecen una oportunidad que podría catalizar su carrera como artista plástica, algo dentro de ella se rompe.

Itsasoaren ahutzak
Jon Alonso Fourcade, Adur Larrea Eguren
Itsasoa hondogabea, boteretsua eta zabala da. Itsasoa engainagarria da, gesalaren kolore aldakorra bezain-beste. Itsasoaren ahutzek Atlantida irentsi zuten, baina denboraren denbora ere irensteko gai dira. Itsasoan lainoa hedatzen denean labirinto infinitu bat baino ez da geratzen, eta kalatxoriak ere galdu egiten dira. Itsasoaren ahutzek memoria dute, eta haiek baino ez dakite zer ezkutatzen duten. Hamaika modu leudeke militante politiko bat desagerrarazteko. Hemen kontatzen dena horietako bat liteke.

Garondoan
Gorka Bereziartua Mitxelena
Liburu arrakastatsu bat argitaratu ondoren, ez aurrera eta ez atzera geratu da nobela honetako protagonista. Bere idazle-ibilbidea zuzendu nahian Donostiara itzuliko denean, ustekabean egingo du topo memorian lurperatuta zeuzkan pertsonekin. Enkontru deserosoak, beldurra eta xamurtasuna, azaleratu nahi ez duen egia idatziz harrapatzen saiatuko den bitartean. Galdera interesgarriak proposatuko dizkigu: oroitu al dezakegu gure burua, izan ginena fikzionatu gabe? Jakiten ote dugu inoiz nor garen? Nork kontatzen gaitu?

Erreka bezala mintzo naiz
Jordan Scott, Sydney Smith, Amaiur Epher
Errekari pentsatuko dut, ur-lasterretatik at ere, ura leun-leuna, lasai-lasaia eta dirdiratsua baita. Hola mugitzen da ene ahoa. Hola-Hola mintzo naiz. Halakoa da errekaren mintzo-debekua. Enea bezalakoa.
+5 urte (gorria)

Uhartea
Armin Greder
Itsasoak gizon bat ekarri du uhartera. Bertakoek toki egin diote iritsi berriari, baina ezezagunak mesfidantza dakar; eta mesfidantzak, izua. Herritarrek erabaki beharra dute. Egunerokoan ohiko bilakatu den istorioa da honako hau.
+8 urte (berdea)
