Rita tenislari
Mikel Valverde
Ritak gehien-gehien maite duena kantua eta dantza dira, eta ospetsu izan nahi du. Gitarrarik ez duenez, aitaren teniseko erraketa hartu eta bere gelan ixten da kontzertuak eskaintzeko. Gurasoek uste dute alabak tenislari izatearekin amets egiten duela, eta hari ezusteko polit bat ematea erabakitzen dute. Zer egingo du Ritak? Berari ez zaio tenisa gustatzen!
+ 9 urte (berdea)
Arrosa eta leuna
Adela Turin. Nella Bosnia
Lorategi batean itxirik bizi dira elefante-kume emeak. Paskualina da haietako bat, baina, besteek ez bezala, ez du lortzen bere azala arrosa eta leuna izatea. Aitak eta amak, etsiturik, itxura hori izatera behartzen ez dutenean, Paskualina askatasuna zer den ohartuko da, eta berdintasunerako bidea irekiko die bere lagunei
+ 5 urte (gorria)
Familia giroan
Béatrice Boutignon
Jolas-liburu honetako animaliak familiatan bilduta daude: antzekoak dira, baina, aldi berean, desberdinak.
Irakurleari dagokio deskribapenen arabera familiak bereiztea. Familia eredu asko daude: familia gurasobakarrak, tribuak, familia homoparentalak eta familia berregituratuak. Liburu hunkigarria eta samurra, ongi pasatzeko, baina baita gure arteko desberdintasunetatik ikasteko ere.
+ 6 urte (gorria)
Efektu bereziak
Jordi Sierra i Fabra
Antonio, gazte bartzelonarra, atletismoaren prodijiotzat hartzen da. 17 urte zituenean, bi marka garrantzitsu lortu zituen 1.500 metroetan, baina, azken urtean, ez du jarraitu aurrera egiten. Orain joko olinpikoetara joateko plaza eman diezaiokeen karrera korritu behar du, baina porrot egiteko beldur handia du, batez ere familiaren, lagunen eta kirolean dituen kideen aldetik duen presioagatik. Bere entrenatzaileak proposatu dio substantzia dopatzaile berri bat hartzea, baina, azkenean, Antoniok lortu du beharrezkoa den gutxieneko denbora betetzea, substantzia hori hartu gabe.
+14 urte (beltza)
Limoiondoaren loreak
Lur Gallastegi, Susanna Martin
Violeta eta Luna, Claudia eta Daniela ama-alabek familia bat osatzen dute Inaxirekin batera. Elkarrekin bizitzen jarri ziren Inaxi gaixotu ondoren. Violetak, ordea, ustekabean bidaia bat egin behar izan du sorterrira, Nikaraguara. Bien bitartean, Lunak Nikaraguako amona ezezagunak berari propio idatzita utzitako koadernoa irakurtzeko aukera izango du. Horrela ezagutu ahal izango ditu neskatilak bere familiaren jatorria eta haren herriaren historia.
+12 urte (horia)
Arraroa
Ainara Azpiazu. Paula Estévez
Ainara Azpiazu hernarniarrak eta Paula Estévez-ek idatziko haur liburua. Axpi eta Estevez de Diegoren bildumak “estereotipoak alboratzeko proposamen umoretsua eskaintzen digu eta, aldi berean, irakurleoi gogeta egiteko aukera helarazten”. “Egileek modu bikainean elkartu dituzte hitza eta irudia" “Testuaren bidez egoerak aurkeztu ahala, irudien bidez egoera horiek bizia hartzen dute, umorea lag55un eta detaileei arreta jarrita. Hizkuntza biek originaltasuna, indarra eta askatasuna erakusten dute”.
+ 6 urte (gorria)
Jenisjoplin
Uxue Alberdi
Baldintza makurrei aurre eginez zaildutakoa da Nagore Vargas, gaztaroa intentsitate handiz bizi izan dutenen grinarekin borrokatzen ohitua: autoritatearen kontra, benetakotasunaren bila, desafioek inarrosirik, barne bulkadaz, presaka maitatzen, bortizkeriari artez begira, arriskuari deika, edozertarako prest.
Bilbora iritsi zenean hiri bat gatazkan zeukan deskubritzeko; zenbait iraultza eta abentura, engaiatzeko; gorputz bat, biolentziaren eta erotikaren artean jokoan jartzeko.
Apegos feroces
Vivian Gornick
Gornick, una mujer madura, camina con su madre, ya anciana, por las calles de Manhattan, y en el transcurso de esos paseos llenos de reproches, de recuerdos y complicidades, va desgranando el relato de la lucha de una hija por encontrar su propio lugar en el mundo. Desde muy temprano, Gornick se ve influenciada por dos modelos femeninos muy distintos: uno, el de su madre; el otro, el de Nettie. Ambas, figuras protagónicas en el mundo plagado de mujeres que es su entorno, representan modelos que la joven Gornick ansía y detesta encarnar, y que determinarán su relación con los hombres, el trabajo y otras mujeres durante el resto de su vida.
El hogar de Miss Peregrine para niños peculiares
Ransom Riggs
El hogar de Miss Peregrine para niños peculiares es una enigmática historia sobre niños extraordinarios y monstruos oscuros; una fantasía escalofriante ilustrada con inquietantes fotografías vintage que deleitará a jóvenes y adultos. De niño, Jacob creó un vinculo muy especial con su abuelo, que le contaba extrañas historias y le enseñaba fotografías de niñas levitando y niños invisibles. Ahora, siguiendo la pista de una misteriosa carta, emprende un viaje hacia la isla remota de Gales en la que su abuelo se crió. Allí, encuentra vivos a los niños y niñas de las fotografías aunque los lugareños afirmen que murieron hace muchos años.
+14 urte(beltza)
La sonrisa de los peces de piedra
Rosa Huertas
Al morir su abuelo, Jaime descubre que hay un secreto familiar que su madre ha guardado durante años. En el Madrid de los años 80, la época de la movida, la madre de Jaime vivió algo que nunca ha contado a su hijo.
¿Quién es en realidad el padre de Jaime? Solo a través de un cuaderno que va escribiendo su madre podrá conocer la verdad.
+14 urte (beltza)