Libros

Etxetik Ameriketara

Etxetik Ameriketara

Enara Garmendia

Maiak Euskal Herria utzi eta urtebeteko abentura hasi du Ameriketako Estatu Batuetan. Dena ongi doa, baina halako batean gelakide batek begitan hartu, eta beste kide guztiak aurka jarri zaizkio. Ayla estatubatuarra da, eta Maia ezagutu bezain laster bihurtu da honen lagun. Baina zer egin bere lagun minetako batek Maiarekin hitz egitea debekatu dionean? Betiko lagunak alde batera utzi eta Maiaren alde jarri ala injustiziari aurre egingo dio?

+ 12 urte (horia)

Liburutegi hauetan

Basoan barna

Basoan barna

Ainara Azpiazu Aduriz

Gaztetan ehiztaria izan ondoren, zahartutakoan, argazkilari bihurtutako aitonaren eta bilobaren istorio da hau, xume bezain dotore kontatuta. Basoak eta bertako bizitzak erakarrita, aitonaren eskutik naturaren lilura ezagutuko du neskatxak.

+ 5 urte (gorria)

Liburutegi hauetan

Aitonaren lo-kanta

Aitonaren lo-kanta

Juan Kruz Igerabide, Maite Gurrutxaga

Badator haurtxoa, aitona bertso-jario... Kanta bat jaiotzeari, maitasun samurrari, bizi berriari, izarren kulunkari eta sehaska-kantari, egurats eme batean murgildurik. Aiton-amona eta biloba izatearen bizipen unibertsalaz gozatzeko liburua.

0-5 urte (urdina)

Liburutegi hauetan

Barruko hotsak eta beste soinu txiki batzuk

Barruko hotsak eta beste soinu txiki batzuk

Leire Bilbao, Maite Mutuberria

Liburu honek jarraipena ematen dio "Piztipoemak" eta "Xomorropoemak" (Euskadi Saria 2017) liburuek haur-poesian irekitako bideari. Orduan, piztiak eta zomorroak ziren olerkien protagonistak. Honetan, inguratzen gaituzten eguneroko soinuak dira. Esnatzen garenetik lokartzen garen arte, gure inguruan hamaika eta bat soinu daude. Esnatzen garenetik lokartzen garen arte, musika sortzen etengabe. 

+ 8 urte (berdea)

Liburutegi hauetan

Txomin Txapel

Txomin Txapel

Pello Añorga

Txomin Txapel oso pailazo ezaguna da, dotorea, guztiz atsegina. Txapela buruan jantzita ibiltzen da beti. Haur guztiek asko maite dute, beren familiakoa balitz bezala. Denek diote bizipoza sortzen duela. Baina, halako batean, kezkatzen hasi da: “Txapelik gabe, akaso, ez naiz inor”.

+ 5 urte (gorria)

Liburutegi hauetan

Mamuak eta bihotzak

Mamuak eta bihotzak

Arrate Egaña

Kalera atera ezinik, Klarisa bere haurtzaroa gogoratzen hasi da. Bihotzeko gaitz batek markatu zion garai hura, baina ez zion eragotzi Parisko kanpoaldeko ospitale zahar bateko korridoreetan zebilen mamuaren misterioa ikertzea. Aldi berean, Klarisaren etxean bertan gertatzen ari diren gorabehera estrainio eta enigmatikoek desafio egingo diote K taldearen trebetasunari. Abentura bikoitz liluragarri honetan tartekatzen eta biltzen dira, batetik beldurra, haserrea eta drama, eta bestetik umorea, adiskidetasuna eta baita maitasuna ere

+ 8 urte (berdea)

Liburutegi hauetan

Izurdeen aurreko bizitza

Izurdeen aurreko bizitza

Kirmen Uribe

Euskal kondaira zahar baten arabera, izurdeak, garai batean, pertsonak izan ziren. Izurde bilakatu ziren laminen maitale izatearren. Eta behin gorputzez aldatuta, ezin berriz lehengora itzuli. Migranteari ere gertatzen zaio halakorik herrialdez aldatzen denean. Mudatzen zaio bizitza eta ezinbestean baita atzean utzitakoarekiko lotura ere.  Uri, Nora eta bien seme-alabak New Yorkera lekualdatuko dira liburu honetan. Rosika Schwimmer sufragista eta bakezalearen bizitzan oinarritutako nobela bat idatzi nahian ari da Uri: nola hazi zen zaldi eta kontzertu artean, nola lotu zen emakumeen askapen mugimendura, nola antolatu zuen Gerra Handiari aurre egin nahi zion bake-ontzia.

 En estas bibliotecas

 

 

Las tres hermanas

Las tres hermanas

Heather Morris

Cuando son niñas, Cibi, Magda y Livia le prometen a su padre que permanecerán siempre juntas, pase lo que pase. Años más tarde, con solo 15 años, los nazis mandan a Livia a ir a Auschwitz y Cibi, que solo tiene 19 años, hace honor a la promesa y sigue a su hermana, decidida a protegerla o a morir con ella. Allí juntas luchan por sobrevivir. Magda, con 17 años, consigue esconderse por un tiempo, pero finalmente también es capturada y transportada al campo de exterminio. 

 

En estas bibliotecas

La estirpe de Lilith

La estirpe de Lilith

Octavia E. Butler

Lilith Iyapo despierta en una nave espacial oankali, la raza alienígena que salvó a la humanidad de la extinción despues de que la Tierra quedase devastada a causa de una guerra nuclear. Estos seres han mantenido a Lilith y a otros supervivientes dormidos en animación suspendida durante siglos. Ella será la elegida que guiará a los suyos de vuelta a su propio planeta, ahora dominado por la naturaleza salvaje, para que aprendan a vivir en el y se conviertan en la semilla de una nueva estirpe. Pero todo intercambio tiene una contrapartida: su descendencia no será humana.

 En estas bibliotecas

 

Últimos días en Berlín

Últimos días en Berlín

Paloma Sánchez-Garnica

Cuando el amor y la esperanza son más poderosos que el odio y la furia

Cuando Yuri Santacruz asistió al nombramiento como canciller de Adolf Hitler, no podía imaginar lo mucho que cambiaría su vida en Berlín. Había llegado allí unos meses atrás, después de haber huido, junto con parte de su familia, de San Petersburgo, asfixiados por una revolución que los había dejado sin nada.

 En estas bibliotecas