Contenidos con Recomendados Jovenes .
Desberdinen kluba
Cati Baur
Martin, Edwige, Erwan eta Fredek bazekiten egunen batean gertatuko zela. Eta hara non lauren arteko adeitsuena jipoitu duten kalean. Nork? Zergatik? Bidegabekeria horrek barru-barrutik ukitu ditu eta, amorruak bultzatuta, neurriak hartu dituzte, neurri benetan bitxiak.
+14 urte (beltza)
Txangoan txiripaz
Josephine Mark
Egun arrunt bat basoan. Margari satorra erizaina da, eta gaixo guztiak xiringa sartzeko zain dauzka kontsultan. Bat-batean, ehiztari bat agertuko da handik eta hemendik tiroak jotzen. Txiripaz, eta zorionez, untxitxo bat zainetik hartzen ari den sueroaren pertxak desbideratu egingo du zuzen-zuzenean otso baten bularrera zihoan tiroetako bat. Otsoen kodeak argi eta garbi dio: otsoak zaindu eta babestu egin behar du bizia salbatu dion hori. Beraz, otsoak untxitxoa hartu eta ihesean aterako dira basoan barrena. Hasiera baino ez da hori.
+12 urte (horia)
Viajar sin prisa: 40 rutas para conectar con el mundo
Carl Honoré
Ya sean a pie, en bicicleta, en barco o en tren, todos los viajes de este libro te permiten adentrarte en la historia, absorber el paisaje y conocer a personas extraordinarias de todo el mundo mientras viajas… sin prisa. Tanto si deambulas por la ciudad rosa de Petra como si navegas hacia atrás en el tiempo por el río Nilo, atrévete a descubrir por qué es el viaje y no el destino lo que importa. Disfruta de estas 40 rutas mientras conectas con el mundo.
+ 12 (horia)
Lima
Miren Gorrotxategi
Lima munduko neskariz zorigaiztokoena sentitzen da uda ondoren herrira itzultzen denean. Lehenengo sorpresa oporretan ezagututako Markos institutoan agertzen denean jasoko du. Hortik, Aurrera, ustekabekoak bata bestearen ondotik etorriko zaizkio: gurasoek haurra zela mendian aurkitu zutela jakingo du, Paulita tutorea desagertu egingo da eta Maia irakasle bitxiak hartuko du haren lekua.
+12 urte (horia)
Zerak
Yolanda Arrieta
Fantasiari beldurra diogula zioen Bruno Bettelheimek; esanahi esplizituetara jotzeko arriskuaz ohartarazten zigun: «Literaturak ez dio begiratzen gertaerari berari, baizik eta gertatzearen desioari». Literaturak eskaintzen dizkigun fantasia eta pentsamendu magikoa erabili ditut, bada, barruko zerak azalerazteko.
+ 14 urte (beltza)
Azken dantza New Yorken
Lur Gallastegi
Gasteiz, Bilbo eta New York dira hamahiru urteko Ingeren bizitzan pausaleku izan diren hiriak. Gasteizen jaio zen, Bilbora aldatu behar izan du familiarekin aita hil eta gero, eta New Yorken bere burua ezagutu eta aurrenekoz maiteminduko da. Dantza lehiaketa irabazi ondoren joango da Inge New Yorkera ikastaro bat egitera. Maleta ilusioz gainezka eramateaz gain, amak bere liburuxka bat eramaten utziko dio. Irakurriz ezagutuko du txikitatik ezkutatu izan dioten aita-amaren bizitzako pasarterik gogorrenetako bat: gaztetan, amak poliziak atxilotu eta torturatu egin zuen.
+ 12 urte (horia)
Hormak
Oihana Iguaran
Institutuko sarrerako horman LEA PUTA idatzita aurkitu dute ikasleek, eta ikusi orduko, azpijanean hasi dira guztiak Leak halako mezua jasotzeko zein arrazoi ote dauden jakiteko. Pintadak, halere, ikaskideen artean dauden beste hamaika horma jarriko ditu agerian.
Denok ditugu iraintzen gaituzten hormak, esamoldeak eta jarrerak. Eskolako hormak batzuentzat ate zabalak dira, beste batzuentzat egunero gainditu beharreko hesiak.
+ 14 urte (beltza)
Etxetik Ameriketara
Enara Garmendia
Maiak Euskal Herria utzi eta urtebeteko abentura hasi du Ameriketako Estatu Batuetan. Dena ongi doa, baina halako batean gelakide batek begitan hartu, eta beste kide guztiak aurka jarri zaizkio. Ayla estatubatuarra da, eta Maia ezagutu bezain laster bihurtu da honen lagun. Baina zer egin bere lagun minetako batek Maiarekin hitz egitea debekatu dionean? Betiko lagunak alde batera utzi eta Maiaren alde jarri ala injustiziari aurre egingo dio?
+ 12 urte (horia)
Antipodak
Gaizka Arostegi
Euskal Herria. 80ko hamarkada. Jon kartzelan dagoen ETAko kide baten semea da, eta Oliva Intxaurrondoko kuartelera bidali duten guardia zibil baten alaba.
Jon eta Oliva gazteak dira eta maitasun istorio bat sortuko da haien artean Donostiako kale sutsuetan. Baina amodioa ez da batere kontu erraza izango gorrotoak eta aurreiritziek usteldutako hiri batean. Kontakizun hau garai bateko isla da.
+ 14 urte (beltza)
Itsasoaren atea
Miren Agur Meabe
1870eko negua. Aitak bapore batean utzi du Elora Duval, Ubarroien Uhartera bidean. Hamahiru urteko neskatxari ama hil zaio eta bizimodu berri bati ekin beharko dio Brigita amonaren basetxean. Lanean ere hasiko da, umezain, Galantenean, eta laster estutuko du harremana bertako Ariane txikiarekin. Baina ez Elora, ez Ariane, ez dira neska arruntak: beste inork igartzen ez dituen mezuak edota gertaerak hautemateko dohaina izanik, bion artean askatuko dute aspaldiko kondaira tragiko baten korapiloa.
+ 12 urte (horia)