Contenidos con Recomendados Jovenes .
Nojud naiz, 10 urte eta dibortziatua
Nojud Ali
Neskatila txikia da Nojud, ez da erregina ezta printzesa ere, guraso batzuk eta neba-arreba asko dituen neskatila arrunt bat baizik. Bere adineko haur guztiek bezala, ezkutaketan jolastea gustatzen zaio eta txokolateak erotu egiten du.
Baina, 2008ko otsaileko gau hotz eta ilun batean, malko lodien atzean ezkutatu zen bere begirada polit bihurria, aitak esan ziolarik bera baino hiru aldiz zaharragoko gizon batekin ezkondu behar zuela. Mundua jausi zitzaion sorbalden gainera. Presaka ezkondu eta egun batzuk geroago, azken indarrak biltzea erabaki zuen neskatilatxoak, bere zorigaitzeko patua iraultzen hasteko asmoz.
+ 14 urte (beltza)
Bagdadeko aurpegiak
Juan Kruz Igerabide
Ali txikiaren aurpegia, bonbaz zartaturiko Bagdad hirian. Ali jakintsu sufiaren aurpegia, Erdi Aroko Bagdaden, jakinduriaren hirian. Tratu txarrak jasaten dituzten emakumeen aurpegiak. Bizitzaren alde borrokatzen direnen aurpegiak. Ibaiaren aurpegia. Lore aurpegia: Jasmina. Bi istorio txirikordaturik, bi denbora elkarrizketan, bortxakeriaren gorreriaz gaindi. Iraganeko handitasuna, sufi xumeen jakinduria oraindik ere bizirik dago nolabait Bagdad bortxatuan bizi diren izaki minduetan, elkarrekin arnasa hartzen ikasi nahi duten/dugunon borondate indartsuetan.
+ 14 urte (beltza)
Iraultza bertikala edo zergatik ibiltzen diren gizakiak zutik
Ngugi wa Thiong'o
Ipuinak giza gorputzaren eraketa kontatzen du, haren atalen arteko eztabaida baten bidez. Besoek eta hankek atal garrantzitsuenak direla erakutsi nahiko dute lehiaketa batean, eta gainerako animaliak horren lekuko izango dira. Animaliek erotzat joko dituzte, eta gorputzeko gainerako atalek beren iritzia adierazi nahiko dute. Nola amaituko ote da guztia?
Ahozko literatura tradizioari eta besteei irakurtzean partekatzen dugun une magikoari egindako omenaldia.
+ 12 urte (horia)
Tigre batekin bizi
Harkaitz Cano
Ipuin edota poema grafiko bat osatu dute egileek. Metafora iradokitzaile eta indartsu baten bitartez, testuek eta marrazkiek helburutzat dute tigre batekin bizitzeak sorrarazten duen egonezina eta zirrara batetik, eta eragiten dituen hainbat galdera argitara ekartzea.
+ 14 urte
Miren eta erromantizismoa
Ramon Saizarbitoria
Ikasgelara mutil marokoar bat iritsi da. Said mutil azkarra eta atsegina da, eta gainera guapoa. Bigarren batxilergoko neska guztien begiak harentzako dira. Klarak bereganatu du mutila. Maitemintzea (eta maitatzea) sakrifizio eta sufrimenduarekin batzen dituen estereotipo patetikoenean elikatzen da Klara. Maitasun erromantikoa, zenbat frustrazioren iturri! Mirenek ez du gustuko guapoa delako, edo ez horregatik bakarrik.
+14 urte (beltza)
Pape Niang: hasiera berri bat
Mikel Garcia Idiakez
"Duela hamaika urte Senegaldik atera nintzenean, ez nuen uste beltza izate hutsa kondena izango zenik nire herrialdeko muga gurutzatu bezain pronto, hainbeste umiliazio jasan beharko nituenik, paradisurako odiseak Madou laguna eta biok bananduko gintuenik, Mediterraneo itsaso erdian pateraren motorrak huts egingo zigunik. Ez nuen imajinatu Afrikan jaiotzeak Europan ilegal bihurtuko ninduenik, gizonkote bilbotar bati erantzun beharko nionik oihaneko jendeak edukazio hobea duela berak baino.
+ 14 urte (beltza)
El efecto Frankenstein
Elia Barceló
Como si se tratara de Alicia cayendo por la madriguera, Nora viaja a finales del siglo xviii. Allí tendrá que disfrazarse de hombre y también de señorita; y adaptarse a las vestimentas y costumbres de la época para ayudar a su amigo Max a solucionar el problema con la criatura que su irresponsable amigo Víctor ha creado y abandonado en su laboratorio.
+ 14 urte (beltza)
Coraline
Neil Gaiman
Coralinek etxe berria estreinatzen duenean, bertako txoko guztiak ikertuko ditu eta ate
guztiak ireki: 13 zabaltzen dira, baina 14.ak adreiluzko pareta bat dauka atzean. Halako
batean, ordea, ate hori ere gurutzatzea lortuko du, eta berearen berdina den etxe bat
topatuko du korridorearen beste aldean. Berdina eta ia-ia hobea: gozoagoa da janaria,
ugariagoak jostailuak… eta badira beste aita bat eta beste ama bat ere, bere gurasoen
antzekoak, bera han betiko geratzea nahi dutenak.
+ 14 urte (beltza)
El legado de Catherine Elliot
Gemma Camblor
Un libro une la vida de varios personajes femeninos a través del tiempo. La historia comienza con la joven que lo escribe a comienzos del siglo XIX. A partir de ahí un ejemplar irá pasando por diferentes mujeres hasta llegar al presente. Todas interactúan con el libro y dejan su huella en él, pero leerlo también las transforma a ellas. Una metáfora del amor por los libros y de la magia de la literatura contada a través de unos personajes fuertes y carismáticos que se rebelan ante los convencionalismos de su época.
+12 urte (horia)
Erotik
Antton Kazabon
Bosniako gerra bete-betean, heriotik ihesi, Bartzelonara iritsi ginen, itsasontzi zahar batean ezkutaturik, ama, arreba eta ni, Nezir. Serbiarrak gure hiritik hurbil zeudela, haien sarraskien berri jakin baikenuen, ihesi abiatu ginen, etxeak eta lurrak utzirik. Hantxe geratu zen aitonaren etxalde handia, hantxe gure etxea, baratze eta guzti. Auzoko guztiok alde egin genuen; arimarik ere ez zen geratu.
Gure auzotik igarotzen ziren iheslariek berri beldurgarriak ematen zizkiguten; sua eta kea ikusi genituen hiriaren beste aldean, eta eztandak, tiroak.
+14 urte (beltza)