El verano en que mi madre tuvo los ojos verdes
Tatiana Tibuleac
Aleksy aún recuerda el último verano que pasó con su madre. Han transcurrido muchos años desde entonces, pero, cuando su psiquiatra le recomienda revivir esa época como posible remedio al bloqueo artístico que está sufriendo como pintor, Aleksy no tarda en sumergirse en su memoria y vuelve a verse sacudido por las emociones que lo asediaron cuando llegaron a aquel pueblecito vacacional francés: el rencor, la tristeza, la rabia. ¿Cómo superar la desaparición de su hermana?
Palestina, zure mina
Begoña Bilbao
Erietxe batean esnatu da emakume gazte bat, Gazan. Kolpe bat izan du buruan baina ez du gogoratzen ezer: ez nola zauritu den, ez nor den, ez non dagoen. Apurka-apurka, baina, oroimena itzuliko zaio, baita zapalkuntzaren kontzientzia ere, eta bere bitartez ikasiko dugu guk ere Palestinako egoeraren berri. Bere asmoak ezkutatzen ez dituen nobela bat da, baina kontakizuna trebeziaz darabilena eta pertsonaiak sentiberatasunez tratatzen dituena.
+ 14 urte (beltza)
Nahiago nuke mutila banintz
David Duran
Sexuaz jakin nahi zenuen eta galdetzeak lotsa ematen zizun ia guztia. Júlia kokoteraino dago hilekoaren tripako minekin, eta behin baino gehiagotan desiatu izan du mutil bihurtzea. Egun batez, Hilekoaren Maitagarria agertuko zaio bere desioa errealitate bihurtzeko. Maitagarriak Bis Zikloa eskainiko dio: hurrengo hilekora arte ezohiko boterea izango du neska edo mutila izateko, gogoak emandakoaren arabera. Gero erabaki egin beharko du neska jarraitu ala mutil bihurtu nahi duen.
+ 12 urte (horia)
Bideak, aldapak eta bihurguneak
Juan Luis Zabala
Bizikleta maite duen neska gazte bat, neba txirrindulari profesionala duena eta bera ere kirol horretan saiatzen dena: horra istorio honetako protagonista eta kontalaria, hilabetean zehar idatzitako egunerokoaren bitartez bere kezka eta gorabeherak agertuko dizkiguna. Bizitza ez da ziklismora mugatzen ordea: hor dira liburuak, musika, mutilak... baita txirrindularitza batere axola ez zaien lagunak ere, Amaia bezala.
+ 9 urte (berdea)
Ariadna eta hankapalo
Jose A. Tellaetxe Isusi
Neskatila baten oihua entzun zen: aaaaaa! Eta piraten untzian kainoietara joan ziren denak arrapaladan. Kapelak hartu, pistolak eta labanak eskuratu, eta erratzaz armaturik abiatu zenik ere egon zen. Baten bat erasoka zetorkiela pentsatu zuten. Baina, neskarekin batera Hankapalo pirata zegoen. Hankapalo, Kizki bera kinka larrian jarri zuen kapitaina. Hankapalo handia, zazpi itsasoetako mamua.
+ 7 urte (gorria)
Historias de Mix, de Max y de Mex
Luis Sepulveda
Mix es el gato de Max, un joven estudiante que lo siente como un verdadero amigo: los dos han vivido cientos de aventuras y han aprendido a la vez creciendo juntos. Pero cuando Max acaba sus estudios y empieza a trabajar, Mix pasa mucho rato solo. Además, con la edad, Mix se ha quedado ciego. Sin embargo, en el momento más inesperado aparece un nuevo amigo, un simpático ratón mexicano que nos hace ver la importancia de la amistad, y qué gratificante es cuando esta sucede entre diferentes.
Iraganik gabe
Felipe Juaristi
Gizon bat azaldu da bazterreko auzo batean. Inork ez daki nondik datorren, ezta nor den ere. Baina haren agerpen hutsak iragana ekarriko du gogora. Bi polizia, Isaak López de Albeniz eta Sara Sáinz de Bilbao, saiatuko dira argitzen nor den gizon misteriotsua eta zergatik azaldu den azaldu den moduan. Intriga handiko eleberria da, gaizkileak ere zuzendu daitezkeela erakutsi nahi duena, hartarako, borondate onaz gainera, memoria ezak bere lana egiten badu..
+ 14 urte (beltza)
La familia Aubrey
Rebecca West
Las vidas de los Aubrey siempre se han visto empañadas por la inestabilidad y excentricidad de un padre que igual escribe artículos de manera febril en su despacho durante horas que vende los pocos muebles que les quedaban para apoyar alguna causa alocada y abocada al fracaso. Pero su nuevo trabajo en las afueras de Londres promete, al menos durante un tiempo, el alivio del escándalo y la amenaza de la ruina. La madre, una ex pianista, lucha por mantener a la familia a flote, pero lo cierto es que ella es tanto o más excéntrica que su marido.
Kaixo, Kattin!
Antton Kazabon
Kattin eta bere lagunak haserretu egin ziren, hainbat arrazoi zirela eta. Horren ondorioz, koadrilatik gabe geratu zen Kattin, eta beste ikastetxe batean hasi behar izan zuen. Gertatutakoa konpondu nahian, gutun bat idazten dio bere adiskide Garazik. Hortik aurrerakoa, liburu honen barruan …
+ 8 urte (berdea)
Iturria
Unai Elorriaga
Pedro Iturriak obsesio bat dauka: ipuin itxurako testuak idazten ditu. Ez dakigu jatorriz zer hizkuntzatan idazten dituen, baina badakigu Txekian txekieraz argitaratzen duela, Hungarian hungarieraz. Soro Barturenen gaztetako laguna da Iturria, eta Sorori iruditzen zaio berari buruz ari dela ipuinotan, berari begira idazten dituela. Horregatik ari dira agian Soro eta Erroman Iturriaren bila Europan zehar: hegazkinak hartzen, hoteletan lo egiten, laster laurogei urte izango dituzten arren.