Contenidos con Recomendados Niños .
La charada de la corte
Flore Vesco
l «La Charada de la Corte» cuenta las desventuras de Serina, la hermana mayor de una familia que, aparte de un título nobiliario, apenas conserva nada material con lo que afrontar la realidad. Criada eso sí y para su fortuna por un benévolo padre que le hizo amar los libros y, con ellos, las palabras, a poco de comenzar la historia Serina se ve obligada a buscar sí o sí futuro y fortuna en la corte del rey como dama de compañía de la reina. Allí tendrá que hacer frente a la realidad de una corte repleta de envidias, secretos y retos a los que ella tan sólo puede aportar un único vestido y su ingenio sin fin.
+8 urte (berdea)
Marrubizko uda
Karmele Mitxelena
Maitek askotan pentsatzen du bere familia ez dela normala, etxean ez baitituzte, antza gaua normalak egiten. Oporretan esaterako, bere Berlingo urdinera igo, karabana zahar bati tiraka, herri galdu bateko kanpin batera joate besterik ez zaie gurasoei bururatu. Hori gutxi balitz, aita eta ama, iritsi orduko, txakurra eta katua bezala hasi dira. Banatzekotan daude. Maite halabeharrez dago gogotxartuta. Ustekabean, ordea, lagunak egingo ditu, eta bere egoera ez zaio horren aldrabesa irudituko.
+8 urte (berdea)
Chitty Chitty Bang Bang
Peter Bentley
Pottarren aita asmatzaile berezia da eta auto zahar bat konpondu du, Chitty-Chitty-Bang-Bang deitu diote arrankatzerakoan egiten dituen zaratengatik. Autoak ezusteko gaitasunak erakutsiko ditu, hala nola hegan egitea eta nabigatzea. Ibilgailu zoragarri honen barruan Pott familiak abentura sinestezinak biziko dituzte eta haren laguntzarekin lapur talde baten planak zapuztuko dituzte. Etengabeko bilaketa eta hurbilen ditugunenganako eskuzabaltasuna ardatz dituen istorioa.
+5 urte (gorria)
Honela ala bestela?
María Pascual de la Torre
Neska-mutikoek eguneroko zereginei ekiteko modurik original eta dibertigarriena aukeratzen dute askotan, nahiz eta modu hori ez izan beti praktikoena edo gomendagarriena. “Honela ala bestela?” liburuan gauzak egiteko beste modurik badagoela deskubrituko duzu. Parte hartzera gonbidatzen duen proposamen transgresorea da honakoa, eta txikiek eta handiek ere beren burua ederki islaturik ikusiko dute.
0-5 urtekoak (urdina)
Adèle. Esto va acabar mal
Mr. Tan
Si es para hacer rabiar a mis padres, torturar al tonto de mi gato, luchar contra Jade y sus amigas o romperle el corazón a Flavio... siempre tengo ideas interesantes!" Una buena dosis de humor negro y unas gotas de ternura, esta es la receta de Adèle, un nuevo estilo de heroína... Abróchense los cinturones, vamos a despegar!
+8 urte (berdea)
Hari ikusezina
Miriam Tirado
GU GUZTIOK LOTZEN GAITUZTEN LOTUREI BURUZKO IPUINA.
Nurak jakin du zer sekretu ezkutatzen den zilborrean. Orain badaki hari ikusezin bat irteten zaiola bertatik eta maite dituen pertsonekin lotzen duela: amarekin, aitarekin, aitona-amonekin, izeba-osabekin, lehengusu-lehengusinekin, adiskideekin.
Aurrerantzean ez du beldurrik izango berarekin ez daudenean, badakielako hariaren bitartez haiekin lotuta dagoela, denboraz eta espazioaz haratago. Eta betirako, gainera!
+5 urte (gorria)
Basoan barna
Ainara Azpiazu Aduriz
Gaztetan ehiztaria izan ondoren, zahartutakoan, argazkilari bihurtutako aitonaren eta bilobaren istorio da hau, xume bezain dotore kontatuta. Basoak eta bertako bizitzak erakarrita, aitonaren eskutik naturaren lilura ezagutuko du neskatxak.
+ 5 urte (gorria)
Aitonaren lo-kanta
Juan Kruz Igerabide, Maite Gurrutxaga
Badator haurtxoa, aitona bertso-jario... Kanta bat jaiotzeari, maitasun samurrari, bizi berriari, izarren kulunkari eta sehaska-kantari, egurats eme batean murgildurik. Aiton-amona eta biloba izatearen bizipen unibertsalaz gozatzeko liburua.
0-5 urte (urdina)
Barruko hotsak eta beste soinu txiki batzuk
Leire Bilbao, Maite Mutuberria
Liburu honek jarraipena ematen dio "Piztipoemak" eta "Xomorropoemak" (Euskadi Saria 2017) liburuek haur-poesian irekitako bideari. Orduan, piztiak eta zomorroak ziren olerkien protagonistak. Honetan, inguratzen gaituzten eguneroko soinuak dira. Esnatzen garenetik lokartzen garen arte, gure inguruan hamaika eta bat soinu daude. Esnatzen garenetik lokartzen garen arte, musika sortzen etengabe.
+ 8 urte (berdea)
Txomin Txapel
Pello Añorga
Txomin Txapel oso pailazo ezaguna da, dotorea, guztiz atsegina. Txapela buruan jantzita ibiltzen da beti. Haur guztiek asko maite dute, beren familiakoa balitz bezala. Denek diote bizipoza sortzen duela. Baina, halako batean, kezkatzen hasi da: “Txapelik gabe, akaso, ez naiz inor”.
+ 5 urte (gorria)