Eduki publikatzailea
Euskarazko emakume idazleen lan garaikideak ikuspegi feminista batetik lantzen dira. Hala, azken urtean argitaratutako lanak irakurriko ditugu, egungo testuinguru eta bizipenetatik. Helburua da euskal emakume idazleak ezagutaraztea, eta egun garatzen ari diren kezka, diskurtso eta proposamenak denen artean hausnartzea eta horiek genero ikuspegi eta ikuspegi feminista batetik irakurtzea.
Oraingoan: Lasai, ez da ezer gertatzen. Ana Malagon
Gidaria: Alaine Agirre
Bakardadearen mapa moduko bat da liburu hau, Iban Zalduak hitzaurrean dioenez. Frustrazioaren koordenadak erakusten dizkigu bere orrietan, insatisfazioaren eta inkomunikazioaren kartografia. 162 mikroipuin idatzi ditu egileak, inoiz orria gainditu gabe, eta neurri murritz horretan unibertso pertsonal bat eraiki du: hiritarra, gaurkoa, gure egunerokotasunari ironiazko begirada bat eskaintzen diona. Haurtzaroa ageri da kontakizunotan, ez idealizatua baizik porrot txikiz osatua heriotza ez tragikoa baizik eta ia etxekoa, misteriotsu baina aldi berean irrigarria maitasun ez poz betezko baizik ahitua, askotan jaio orduko usteldua. Idazkera sobrio eta zehatza darabil Malagonek, apaingarriei eta enfasiei ihes egiten diena, eta, bistan denez, luzamendutan galtzen ez dena.
Ordutegia: 18:30ean