Eduki publikatzailea
Nazioarteko biodibertsitate egunaren bueltan, Ingurumen sailak antolatutako tailerra.
Alfabetatze prozesua errazteko materiala, irakurtze eta idazketa prozesuan hizkien identifikazioa, lotura fonologikoa eta memoria garatzeko aproposak. Bai ikaskuntza-irakaskuntzan, bai etxeetan erabili daitekeena. Euskal Herriko faunaren ezagutza lantzearekin batera.
Bizitzako abentura zoragarri eta garrantzitsuenetakoa da irakurtzen eta idazten ikastea, eta bidaia hori modu ludiko eta dibertigarrian egiteko baliabide pedagogikoa duzu hauxe, bai hezkuntza arloan, bai norbere etxean erabiltzeko aproposa.
Ordua: 17:00-18:30
Lekua: Udal Liburutegian, Txiki-txokoan
Pertsona kopurua: 15-20 ume eta gurasoak.
Adina: irakurketa idazketa prozesuaren hastapenetan dauden umeei bideraturik dago (5-7 urte bitarteko umeentzat).
Izen ematea derrigorrezkoa da: 943 33 70 31 / ingurumena@hernani.eus
Doako ikastaroa, plaza mugatuak