Eduki publikatzailea
Atzealdea Elikadura burujabetza
Zertaz ari gara?
03
IRA
Interesgune

Elikadura Burujabetzari buruzko bibliografia bat osatu dugu udal liburutegian, Hernaniko Udaleko beste sail batzuekin elkarlanean. 8 ataletan banatuta, elikaduraren gaiari ertz desberdinetatik heltzen dioten liburuak jaso ditugu bertan. Zehazki, hauek dira gidaren atalak:
- Zertaz ari gara? Teoria pixka bat
- Jateko ohiturak
- Ez da dirudiena
- Kontsumo arduratsua
- Hango eta hemengo ereduak
- Norberak baratzean egiteko
- Haur eta gaztetxoekin lantzeko
Eta elikadura burujabetza lantzen duten web orri interesgarrien zerrenda batek ematen dio bukaera gidari.
Hilabete osoan zehar, Liburutegiko sarreran izango dugu gaiari eskainitako Interesgunea, bertan izango dituzue liburuak eskuragarri.
