Eduki publikatzailea
Atzealdea Emakumeen euskal literatura ikuspegi feministatik
Euskarazko emakume idazleen lan garaikideak ikuspegi feminista batetik irakurtzeko tailerra. Hala, azken urtean argitaratutako lanak irakurriko ditugu, egungo testuinguru eta bizipenetatik. Helburua da euskal emakume idazleak ezagutaraztea, eta egun garatzen ari diren kezka, diskurtso eta proposamenak denen artean hausnartzea eta horiek genero ikuspegi eta ikuspegi feminista batetik irakurtzea.
Oraingoan: Algara mutilatuak. Ane Labaka
Atal asko mutilatu daitezke gorputz batean, batzuk besteak baino ikusgarriagoak, baina guztiak ere berdin mingarriak ebaketa nozitu duenarentzat. Hain ezaguna ez izanagatik ere, ohikoa den mutilazio horietako bati heldu dio Ane Labakak bere lanean, algararen erauzketari. Emakumezkoon gorputzetan fenomeno hori nola ematen den ikertzea izan du jomuga.
Ordutegia: 18:30ean
Gidaria: Alaine Agirre