Eduki publikatzailea
Atzealdea

Emakumeen euskal literatura ikuspegi feministatik

Orain hilak ditugu. Karmele Jaio
13 MAR

Euskarazko emakume idazleen lan  garaikideak  ikuspegi feminista batetik irakurtzeko tailerra. Hala, azken urtean  argitaratutako lanak irakurriko ditugu, egungo testuinguru eta bizipenetatik. Helburua da euskal  emakume idazleak ezagutaraztea, eta egun garatzen ari diren kezka, diskurtso eta proposamenak  denen artean hausnartzea   eta horiek genero ikuspegi eta ikuspegi feminista batetik irakurtzea.

Oraingoan: Orain hilak ditugu. Karmele Jaio

Gidaria: Alaine Agirre

Poesiari heldu dio Karmele Jaiok liburu honetan: Orain hilak ditugu poemarioan hainbat gai jorratzen ditu: denboraren igarotzeak sortzen duen mina, galdutako pertsonek utzitako hutsunea, desiraren itzaltzea, egunerokotasunaren gazigozoak… poesiak behar duen estilo fin, landu baina aldi berean hurbil batekin.

Ordutegia: 18:30ean