Eduki publikatzailea

Atzealdea Esker onak. Delphine de Vigan

Feminismotik. Gidaria: Alaine Agirre
20 URR

Emakume idazleen lan  garaikideak  ikuspegi feminista batetik lantzen dira. Hala, azken urtean  argitaratutako lanak irakurriko ditugu, egungo testuinguru eta bizipenetatik. Helburua da emakume idazleak ezagutaraztea, eta egun garatzen ari diren kezka, diskurtso eta proposamenak  denen artean hausnartzea eta horiek genero ikuspegi eta ikuspegi feminista batetik irakurtzea.

Oraingoan: Esker onak. Delphine de Vigan

Gidaria: Alaine Agirre

Zer gertatzen da gure esker onak adierazi aurretik hitzak galtzen baditugu? Esker onak eleberrian, Delphine de Viganek oroimenaren eta isiltasunaren ertzak arakatzen ditu, gogoan gordetako zor txiki eta handien inguruan. Michka, adineko emakume bat, hitzak galtzen hasten da, eta horrekin batera, sortzen zaizkionak ezin adieraziz gelditzen da. Bere ondoan, Mariek eta Jérômek bizitzaren esanahia berriz topatuko dute, esker onaren ahalmenean eta zaurgarritasunaren edertasunean.

Ordutegia: 18:30ean 

Biteri kultur etxean