Eduki publikatzailea
Atzealdea
Gabonetako zuhaitza: lehiaketa
Kaxkoko dendak, lehen eta orain
11 ABE 3 URT
Interesgune
Aurten gabonetako zuhaitzean Kaxkoko dendak omendu nahi izan ditug. Espazio faltagatik, Andre Kale eta Kale Nagusiko denda batzuk bakarrik sartu ahal izan ditugun arren, helburua Hernaniko komertzio guztien lana goraipatzea da, garai zail hauetan.
Gainera, iaz bezala, zuhaitzean agertzen diren argazkiekin lehiaketa bat ere antolatu dugu: asmatuko al dituzue prestatu ditugun 7 galderak?
Zatoz liburutegira zuhaitza ikustera, eta parte hartu!
- Galdera guztiak ongi asmatzen dituztenen artean zozketa egingo da.
- 3 sari: Elkar (Hernani), Gaueko eta Sebas dendetan erabiltzeko 60 euroko bono bana.
Eskerrik asko informazioa eta materiala biltzen lagundu diguzuenei!