Eduki publikatzailea

Atzealdea Garapen jasangarrirako helburuak

05 EKA

Garapen Jasangarrirako Helburuak

2030 Agendaz hainbeste hitz egiten den garaiotan, Liburutegian ere gure ekarpena egin nahi izan dugu. Liburutegiko sarreran Interesgune bat eskaini diogu gaiari. Bertan, urtean zehar eta pixkanaka, Nazio Batuen Erakundeek argitaratutako 17 helburu horiei buruzko informazioa jartzen ari gara, eta helburu bakoitzari lotutako liburuak bildu ditugu: haur nahiz helduentzako liburuak, gaiari zuzenean lotutakoak, eta baita fikziozkoak ere.

Ikusi aurrekoak:  

Urtarrilean: GJH 1 2  Goserik ez

Martxoan: GJH 4 Kalitatezko hezkuntza

Ekainean, 14. eta 15. helburuak landu ditugu:

GJH14: Itsaspeko bizitza

Itsaspeko bizitza mantentzea, eta modu jasangarrian erabiltzea da helburua. Euria, edateko ura, klima, jaten dugun janariaren zati handi bat eta arnasten dugun airearen oxigenoa itsasoek, ozeanoek eta ibaiek erregulatzen dituzte. Beraz, ezinbestekoa da errekurtso honen kudeaketa ona.

GJH 15: Lehorreko ekosistemetako bizitza

Gaur egun biodibertsitate arazoak gero eta larriagoak dira. Planetaren eremu askok arazo hauek era larri batean pairatzen hasi dira, eta horrela jarraituz gero, urte gutxitan munduko azalera osoak pairatuko du egoeraren larritasuna. Helburua da larritasun bortitzenera ez iristea.

Hauek Liburutegian aurkituko dituzunetako batzuk bi gai hauen inguruan:

- Bastet: ibaiertzeko biztanleak. Irati Merino, Peio Lopez-Iturri

Los bosques perdidos. Rachel Carson

- La chica salvaje. Delia Owens

- El evangelio de las anguilas. Patrik Svensson

- Fitópolis, la ciudad viva. Stefano Mancuso

- Gazte naturalisten koadernoa: basoko sekretuak. Jonathan Rubines

- Nork hil du trikua? Katti Olaizola

- Plasticus maritimus, una especie invasora. Ana Pego

- Vegetal: animaciones para explorar y maravillarnos con la naturaleza. Helene Druvert

Liburutegian bertan, askoz gehiago!


 


 

 

 

 

 

.