Eduki publikatzailea

Atzealdea Geratzen dena. Ione Gorostarzu

Gidaria: Alaine Agirre
16 EKA

Emakume idazleen lan  garaikideak  ikuspegi feminista batetik lantzen dira. Hala, azken urtean  argitaratutako lanak irakurriko ditugu, egungo testuinguru eta bizipenetatik. Helburua da emakume idazleak ezagutaraztea, eta egun garatzen ari diren kezka, diskurtso eta proposamenak  denen artean hausnartzea   eta horiek genero ikuspegi eta ikuspegi feminista batetik irakurtzea.

Oraingoan: Geratzen dena. Ione Gorostarzu

Gidaria: Alaine Agirre

Aitaren heriotzak ardazten duen poemarioa: bat-bateko albisteak eragindako shocka, doluaren faseak, hildakoaren oroitzapenak, norberaren identitatean aurrekoek utzi diguten arrastoa, eta bizimodu berrira egokitzea azkenik, gertatutakoak gertatu eta gero: errutinara itzultzea, seme-alaben zaintza… Bizitzaren katearen jarraipena.

Ordutegia: 18:30ean 

Biteri kultur etxean