Eduki publikatzailea

Hogeita lau ordu emakume baten bizitzan. Stefan Zweig

Gidaria: Ane Mayoz
17 URR
Solasaldiak

Hogeita lau ordu emakume baten bizitzan. Stefan Zweig

Bi irrikaren historia: jokalari baten irrikak, grinak, pasioak emakume batenarekin egiten du topo, hasieran beretzat ere arrotza zena edo onartu nahi ez zuena. Bere buruaz honako hau dio emakumeak: Berrogei urte nituela, bat-batean gizona hil zitzaidan. Bere tropiko-urteetan hartutako gibeleko gaitz bat izan zen: bi aste larriren buruan galdu nuen. Bigarren dolu-urtean, hots, nire bizitzaren berrogeita bigarrenean, xederik gabeko existentzia makal baten aurrean aitorrezineko ihesaldian nindoala, martxoaren bukaeran Montecarlo aldera jo nuen. Egia esanda: asper eginda nengoen eta osatu nahian nenbilen goragale antzeko zerbait eragiten zidan barneko hutsune oinazetsu hura, gutxienez, kanpoko pizgarri txikiez elikatuz. Bizitza erabat antolatua zuen eta bere gizartean duintasunik zorrotzena eta konbentzionalena manentzen ohitua zen emakumeak 24 urte inguruko jokalari bat ezagutu, eta hura jokoaren irrikatik, grinatik, pasiotik hastantzen saiatuko da.

Ordutegia: 19:00 - 20:30

Dinamitzailea: Ane Mayoz

Parte hartu nahi?