Eduki publikatzailea
Atzealdea Literatura feminismotik
Euskarazko emakume idazleen lan garaikideak ikuspegi feminista batetik lantzen dira. Hala, azken urtean argitaratutako lanak irakurriko ditugu, egungo testuinguru eta bizipenetatik. Helburua da euskal emakume idazleak ezagutaraztea, eta egun garatzen ari diren kezka, diskurtso eta proposamenak denen artean hausnartzea eta horiek genero ikuspegi eta ikuspegi feminista batetik irakurtzea.
Oraingoan: Animalia domestikoak. Esti Martinez
Gidaria: Alaine Agirre
Era askotakoak dira gure etxeetan habia egiten duten sentipenak, maskotak bezain eguneroko bihurtu arte: izan daiteke urtetako errutinak dakarren asperdura, izan daiteke muturtuta daudenen haserrea, edo mundu paraleloetan bizi direnen inkomunikazioa, izan daiteke bizilagunarenganako inbidia, noizbait bizikide izan zenaren oroimina, edo ihes egin nahi geniokeenaren beldurra…
Esti Martinezen lehen ipuin bilduma honek leku hurbilak eta giro intimoak erakusten dizkigu, irakurleak erraz identifi katzeko modukoak baina aldi berean esanezinaren misterioa dutenak, inork irekitzen ez duen ate baten ostean gordetzen den horren antzera. Istorio eder eta sotilak, panpina-etxe baten moduan erreal bezain ametsezkoak, soberako hitzik gabeko idazkera fin, soil eta arin batez idatziak.
Ordutegia: 18:30ean