Eduki publikatzailea
Atzealdea Literatura feminismotik
Emakume idazleen lan garaikideak ikuspegi feminista batetik lantzen dira. Hala, azken urtean argitaratutako lanak irakurriko ditugu, egungo testuinguru eta bizipenetatik. Helburua da emakume idazleak ezagutaraztea, eta egun garatzen ari diren kezka, diskurtso eta proposamenak denen artean hausnartzea eta horiek genero ikuspegi eta ikuspegi feminista batetik irakurtzea.
Oraingoan: Euri eta ateri. Alaine Agirre.
Gidaria, idazlea bera: Alaine Agirre

Egoerak gain eginda dagoen Noraren ezinegona kontatzen du errelatoak, dramatismo orotik urrun, umorea eta ironia bidelagun hartuta, dotore, fin eta trebe. Etxea eta lana utzita, Nora baserri batera joango da eta hurbilduko da naturara, sentitzen hasteko. Soberan zituen geruza guztiak erantzita, iritsiko da bere funtsera.
Ordutegia: 18:30ean
Biteri kultur etxean