Eduki publikatzailea
Atzealdea Literatura feminismotik
Emakume idazleen lan garaikideak ikuspegi feminista batetik lantzen dira. Hala, azken urtean argitaratutako lanak irakurriko ditugu, egungo testuinguru eta bizipenetatik. Helburua da emakume idazleak ezagutaraztea, eta egun garatzen ari diren kezka, diskurtso eta proposamenak denen artean hausnartzea eta horiek genero ikuspegi eta ikuspegi feminista batetik irakurtzea.
Oraingoan: Bortxaketa. Joyce Carol Oates
Gidaria: Alaine Agirre
Hobe zuen Teena Maguirek etxera itzultzeko lasterbidea hartu izan ez balu. Ez gauerdiaren ondoren, behintzat, ez Rocky Point Park-en barrena. Ezta jantzita zihoan moduan ere: Elastiko tiranteduna, gona bakero laburtuak, aurpegia inguratzen zioten txima kizkur horixkak. Zangoak agerian eta takoi altuko sandaliak, janzki estu sexyak, zer nahi zuen? Hamabi urteko bere alaba Bethirekin, gainera. Hormonek, haserreak eta alkoholak aske utzitako mutil kuadrillak dabiltza inguru haietan. Talde-bortxaketa baten biktima suertatu da parkeko txalupategian. Ordura arteko haren bizi-poza amaitu da, amaitu dira haren ibiltzeko manera askeak. Handik aurrera, bizirik atera izanaz damu da.
Ordutegia: 18:30ean
Biteri kultur etxean