Eduki publikatzailea
Atzealdea Literatura feminismotik
Emakume idazleen lan garaikideak ikuspegi feminista batetik lantzen dira. Hala, azken urtean argitaratutako lanak irakurriko ditugu, egungo testuinguru eta bizipenetatik. Helburua da emakume idazleak ezagutaraztea, eta egun garatzen ari diren kezka, diskurtso eta proposamenak denen artean hausnartzea eta horiek genero ikuspegi eta ikuspegi feminista batetik irakurtzea.
Oraingoan: Anne Sexton. Poesia
Gidaria: Alaine Agirre
Egilearen poema batzuk aukeratu eta landuko ditugu. Saio berezia izango da, egilearen bizitzaz eta obraz hitz egingo dugu, eta hautatutako poema horiek aztertuko ditugu.
Aukeratutako poemak Liburutegian ditugu, nahi dituenak eskuratzeko.
Ordutegia: 18:30ean
Biteri kultur etxean