Eduki publikatzailea

Atzealdea Bercers le temps - Kulunkatu denbora

Hango eta hemengo sehaska kantak
04 API

Berceurs du temps taldea bere furgonetarekin izango dugu Hernanin apirilaren 4an eta 5ean. Hainbat kulunkatzaile jarriko dituzte eta kasko batzuen bidez, mundu zabaleko sehaska-kantak entzuteko aukera izango dugu. 90 hizkuntza baino gehiagotan bildu dituzte kantak, tartean, euskaraz ere bai.

Berceurs du temps taldea mundu zabalean barrena ibiltzen da, hango eta hemengo sehaska-kantak biltzen. Horiek grabatu eta beste txokoetara eramaten dizute.

Apirilak 4: Hernaniko Plaza Berrian, 16:00-21:00

Apirilak 5: Chillida Lekun, 11:00-17:00. Egun horretan, hernaniarrek sarrera dohainik izango dute.

Edozein momentutan hurbildu eta entzun ahal izango dira sehaska-kantak. Baten bat animatzen bada, furgonetan berak dakien sehaska-kantaren bat grabatzeko aukera ere izango du.

Ondoren, ekaina arte kulunkatzaile batzuk udal liburutegian egongo dira. Beraz, sehaska-kantak entzuten jarraitzeko aukera izango dute hernaniarrek.