Eduki publikatzailea

Atzealdea Mare, ilargiari poemak.

Hitz-andana. Errezitaldi musikatua.
27 IRA

Mare, ilargiari poemak. Poesia errezitaldi musikatua.

Oholtzan: Harkaitz Cano, Itxaro Borda, Asier Serrano, Jose Luis Otamendi eta herriko gazteak.

Pianoa: Edurne Saizar

Irudiak: Udane Ansa

Aurkezlea: Jon Martin

1545 argitaletxearen Mare liburuaren errezitaldi musikatua izango da. Jon Martinek gidatuko du emanaldia, eta izen bereko liburuan parte hartu duten hainbat idazlek eta Hernaniko ikasle gazteek poemak irakurriko dituzte Edurne Saizar musikariak lagunduta. Ilargiari begira jarri nahi ditugu irakurle gazteak, baita ilargiaren alde ezkutuari ere, Lurretik ikusten ez den horri. 

Mare proiektuarentzat Idoia Asurmendik berariaz sortutako kanta

19:00 Biteri Kultur Etxean.

Gonbidapenak Irailaren 20tik aurrera. Biteri Kultur Etxeko leihatilan ere bai. 

Hitz-andana 2023: Egitarau osoa

 

 

.