Eduki publikatzailea
Atzealdea

Mintegia. Emakumeen euskal literatura ikuspegi feministatik

Gidaria: Kattalin Miner
25 URT

 

Kattalin Minerrek berak azaldu duenez, "euskal eta zehazki euskarazko emakume idazleen lan  garaikideak  ikuspegi feminista batetik irakurtzeko tailerra izango da hau. Hala, azken urtean  argitaratutako lanak   irakurriko ditugu, egungo testuinguru eta bizipenetatik. Helburua da euskal  emakume idazleak ezagutaraztea, eta egun garatzen ari diren kezka, diskurtso eta proposamenak  denen artean hausnartzea   eta horiek genero ikuspegi eta ikuspegi feminista batetik irakurtzea”.

 

Oraingoan: Hobe isilik. Garbiñe Ubeda

Ordutegia19:00etan (+16urte)

Izen-ematea: Udal Liburutegian

 

 

1936ko Gerran ibili eta gero, II. Mundu Gerraren amaieran Frantzian desagertutako Jose Bermejo aitona miliziano anarkistaren arrastoaren bila hasten da haren biloba Bakartxo. Inoiz ezagutu gabeko aitona hari idatziko balio bezala, bilaketaren gorabeherak, ezusteko aurkikuntzak eta horiek sorturiko zalantzakkontatzen dizkigu eleberriak; horiekin batera, familiaren historia berreraikiko du narratzaileak, baita hainbat gogoeta harilkatu ere: sekretuaz, isiltzeaz, bizitza berri bat hasteaz, zaharra ahazteaz…Kazetaritzan ibilbide luzea duen arren, hauxe du Garbiñe Ubedak lehen saialdia fikzioaren munduan, eta azpimarratzekoa da testuaren kalitatea, estilo landu eta dotorea, baita pertsonaien taxuera ñabarduraz betea ere.