Eduki publikatzailea

Atzealdea REC. Poesia irakurketa musikatua

Hitz Andana 2026
02 URR


 

REC poesia irakurketa musikatua

Miren Agur Meabe, Ibon RG

REC, laburdura bat, balioanitza, gailu elektronikoetan bideoa edo audioa grabatzeko APPa edo tekla adierazten duena, besteak beste.

Emanaldian zehar, Miren Agur Meabek eta IbonRGk memoria poetiko baten grabazioa antzeratuko dute, idazleak 2000-2025 urteak bitartean egindako lanaren sintesi posibleetako bat. Meabek bere ibilbidean nabarmendu diren gaiak eta poema esanguratsuak sailkatu ahala, IbonRGk kantu bihurtutakoak ere izango dira entzungai, bere estilo esperimentalaren bidez.

Testuak, hotsak, ahotsa, irudiak eta musika uztartuz, hainbat item jorratuko dituzte, hala nola identitatea, habitatak, gorputza, genealogiak, idazkuntza, kontzientzia, kodeak edota kredoak. Bi ahotsen topaldia eta kontrapuntua, hotsezko paisaia aldakor batean, memoria poetiko bati eusteko ahaleginean.

19:00 Biteri Kultur Etxean

Doan. Sarrera librea, aforoa bete arte

Hitz Andana 2026 egitarau osoa (PDF)