Eduki publikatzailea
Atzealdea

Tabuen kutxatik oholtzara.

Hitz-andana. Bertso saio musikatu solidarioa.
28 IRA

Tabuen kutxatik oholtzara. Iñurri minbiziaren aurkako elkartea.

Bertsolariak: Alaia Martin, Maialen Akizu, OIhana Iguaran eta Onintza Enbeita

Musikariak: Gari Otamendi eta Ixak Arruti

Gai-jartzailea: Amaia Agirre

Iñurri elkartearen eskutik, minbizia modu batera edo bestera jasatea tokatu zaienei laguntzeko eta gizartea sentsibilizatzeko proiektu solidarioa, gertutik bizitako esperientzien harira. Bularreko minbiziari lotutako estereotipoak gainditzeko ekarpen xume bat egin nahi genuke, gure esperientzia, ahotsa eta gorputza plazaratuz; bide batez esanda, urteetan ukatu zaion presentzia eta espazioa eskainiz, eta sortzen dituen emozioak azaleraziz; batzuetan serio, bestetan umorez, minbizitik biziminera. 

Promozio bideoa

19:00 Biteri Kultur Etxean.

Sarrerak 8 euro (Sarreren salmentatik lortutako etekinak Iñurri elkartearentzat bideratuko dira bere osotasunean)

Irailaren 20tik aurrera. 

Hitz-andana 2023 egitarau osoa

 

.