Eduki publikatzailea
Atzealdea

Ezagutzen al duzu Hernani?

Jolastu gurekin!
7 ABE 4 URT
Interesgune

Liburutegiko gabonetako zuhaitza Hernaniko argazkiekin osatu dugu aurten. Gehienak argazki zaharrak dira eta bertan, herriko hainbat txoko eta pertsonaia azaltzen dira.

Zuhaitzean agertzen diren argazkiekin lehiaketa bat ere antolatu dugu: asmatuko al dituzue Hernaniri buruz prestatu ditugun 7 galderak

Zatoz liburutegira zuhaitza ikustera, eta parte hartu!

- Galdera guztiak ongi asmatzen dituztenen artean zozketa egingo da.

- 4 sari: Balantxa, Elkar (Hernani), Gaueko eta Leokadisti dendetan erabiltzeko 40 euroko bono bana.

Argazki gehiago ikusi nahi?