Eduki publikatzailea
Atzealdea Ohe hotzak. Jon Ariza
Harremana izandako eta gero hoztutako lagun bati bigarren aukera bat ematea erabakitzen du nobelako protagonista izengabeak. Bizitza eta bertatik gustatzen zaigun guztia -ardoa, musika, liburuak, solasa…- atseginagoak baitira norbaitekin konpartituz gero; baina, igurtziak higadura sortzen duen bezala, konpainiak berekin dakar beti nekea, komunikazioak isiltasuna, besarkadak arrakala.Berea ez den hiri eta herrialde batean, eguneroko gertakari, paisaia eta jendeen aurrean begirada jakin-minezko eta gogoetalaria darabil narratzailea ere baden pertsonaiak, mundua aldi berean arrotza eta maitagarria dela sentitzen duenaren jokabide amultsu eta zirikatzailea.
- Ordutegia: 19:30 - 21:00
- Gidaria: Ane Mayoz