Mugikortasun urria (aldi baterako zein iraunkorra) duten pertsonentzat.
Gaixo kronikoentzat edota eriondo direnentzat.
Beharreko dokumentazioa
NAN-aren kopia bat
Zure egoera egiaztatzen duen agiriren bat
Eskaria nola bideratu
Telefonoz (943 552966) edo whatsapp-ez (688635462) gurekin harremanetan jarri eta eta zure datuak eman: izen-abizenak, helbidea, NAN zenbakia eta zure egoeraren izaera (aldi baterakoa edo iraunkorra) zein den adierazi.
Zerbitzua erabiltzen duzun lehenengo aldian mezulariak emango dizun eskabide-orria sinatu.
Gutun-azalean sartu: eskabide orria sinatuta, NAN-aren kopia, eta zure egoera egiaztatzen duen agiriaren kopia bat.
Gutun-azala itxi eta mezulariari eman, berak liburutegira itzul dezan.
Nola funtzionatzen du
Telefonoz gurekin harremanetan jarri eta mailegatzea nahi dituzun tituluak zehaztu. Guztira 4 liburu eta 2 ikus-entzunezko eska dezakezu.
Eskatutakoa mezulari baten bidez heleraziko dizugu. Erne! abisu bat jasoko duzu mezularia zure etxetik noiz pasako den jakiteko.
Epea
30 egun dituzu liburuak edota ikus-entzunezkoak zure etxean izateko. Denbora gehiago behar izanez gero, gurekin harremanetan jarri eta dauden aukerak aztertuko ditugu.
Erreserba duten dokumentuen epeak ezin dira luzatu.
Itzulketa nola egin
Epea amaitzen denean eta ez lehenago, liburutegiarekin harremanetan jarri.
Mezulari bat bidaliko dugu maileguan duzuna jasotzera.
Abisu bat jasoko duzu mezularia zure etxetik noiz pasako den jakiteko.