Haurrak Gomendioak duen edukia.
Galtzontzilo galduaren bila
Antton Dueso
Gandor gorriko Punki oilartuarekin, ohiko haur-gazte literaturatik at, ikasleei benetan interesgarri zaizkien gaietan murgilduko gara.
+ 8 urte (berdea)
Errepidea
Miren Agur Meabe
Karabana batean bizi bazara, ohituta zaude toki batetik bestera ibiltzen. Ama bere buruarekin berbetan hasten denean, badakit laster hanka egingo dugula. Oihuta nago ia aldi berean kaixo eta agur esaten. Horregatik saiatzen naiz inorekin loturik esturik ez sortzen. Paso. Txoriak bezalakoak gara gu: beti hegan, segadetatik ihesi ezerk edo inork harrapa ez gaitzan. Errepideak tira egiten digu.
+ 8 urte (berdea)
Isadora Moon va al parque de atracciones
Harriet Muncaster
Isadora Moon es especial porque es diferente. Su mamá es un hada, su papá un vampiro y ella tiene un poquito de los dos. Así que, cuando toda la familia va a acampar junto al mar, suceden algunas cosas que no son demasiado normales... Isadora Moon está emocionada por ir al parque de atracciones, pero cuando llega se da cuenta de que no es tan mágico como esperaba...
+ 8 urte (berdea)
Nire lagunen gezurrak
Joxemari Iturralde
Gezurrak ez omen dira esan behar. Ezta gezur txikiak ere. Hori esaten digute beti ikastetxean irakasleek eta etxean gurasoek. Baina beti egia esatea oso aspergarria da, saltsa pixka bat gehitu behar zaio bizitzari, eta hori aldika gezurtxo batzuk esanez lortzen da. Askotan gezur batek lagundu egiten du, arindu egin dezake egoera astun, petral bat. Gainera, denok ditugu halako hankasartzeak. Irakasleak, gurasoak…, beti guri esaten egia esan behar dela, eta gero gezurrak botatzen harrapatzen ditugu ezustean.
+ 8 urte (berdea)
Aspertuta, Minimoni?
Rocio Bonilla
Minimoni handitu egin da eta, margotzen jarraitzen badu ere, beste gauza asko ere egiten ditu: txangoak, astelehenero ikastetxean bere lagunekin elkartu, hockeyan aritu, liburutegian irakurri, amonarekin jolastu... Baina igandeetan ez dago egitekorik ezer. Hau asperdura! Edo beharbada ez?
+ 0 urte (urdina)
Arkakusoa
Juan Kruz Igerabide
"Zer du aitonak buru soilaren erdi-erdian? Hara! Arkakuso bat da, eta ikaragarri handia du burua!”. Zuriñek ez daki, oraindik, oso-oso arkakuso berezia dela: hitz egiten dakien arkakuso bat! Zer kontatuko ote digu?
+ 6 urte (gorria)
Z familia
Pep Bruno
Lehen orrialdeetan ezohiko familia bat ikusten da. Rolak aldatuta agertzen dira, baina ez da berdintasun genero irizpideak bultzatuta sortutako beste album bat, ez horixe! Z familia-ko kideek ofizio arraroak dituzte. Eta zein dira lanbide bitxi horiek? Bada... ZIRKUKO langileak dira.
+5 urte (gorria)
Mortina. Barrez lehertzeko moduko istorioa
Barbara Cantini
Mortina neskatoa da, baina ez besteak bezalakoa: neska zonbia da. Villa Dekadenten bizi da izeko Angustias eta beti berarekin dabilen Betilunekin, bizirik edo hilda dagoen jakitea zaila den txakurrarekin batera. Mortinak bere adineko lagunak izan nahiko lituzke, haiekin jolastu eta ondo pasatzeko, baina izekok ez dio uzten besteen aurrean agertzen; izan ere, jendea ikaratuko luke.
+8 urte (berdea)
Etxetxorotarrak
Lur Gallastegi
Lea eta Mattin neba-arrebak aspaldi konturatu ziren familia bitxia osatzen dutela. Aitari sukaldean aritzea gustatzen zaio, eta etxean beti dago janari usaina; amak, ordea, idaztea eta margotzea atsegin du. Goizetan, aitak opilak egiten dizkie egun onak emateko eta amak bertsoak eta olerkiak kantatzen, eskolan ondo pasa dezaten. Etxetxorotarrak dirudite batzuetan. Baina Lea eta Mattin benetan erotuko dituena gurasoen bat-bateko erabakia izango da. Etxeko lanekiko duten jarrera ikusita, aldaketa egitea proposatuko diete: gurasoak eskolara joango dira, eta Lea eta Mattin etxeko lanez arduratuko dira, haien...
+ 8 urte (berdea)
Abere ba: palindromo ilustratuen piztegia
Itziar Aranburu, Jon Ander Garcia
Bazen behin, duela milaka urte, harmonian bizi zen abere-arte zoriontsu eta mutu bat. Bat-batean, aberetxoek bertsoak asmatu zituzten belarrientzako eta abereek abezeak sortu begientzako; astoak hotsak eta atsotitzak amilotsak; hitzak zimitzak eta izkirak hizkiak; beleak ele berriak eta harrak ele zaharrak...
+ 9 urte (berdea)