Haurrak Gomendioak duen edukia.
Los diarios de Cereza
Joris Chamblain eta Aurélie Neyret
Idazlea izatea amesten duen 10 urteko neskatila da Cereza, «Los diarios de Cereza» bildumako protagonista. Komiki-liburu hauek arrakasta handia izan dute Frantzian, eta hemen ere oso gustura irakurtzen diren istorioak dira.
+8 urte (berdea)
Gunteren alegiak
#
Impact Hub Donostiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak “Gunterren Alegiak” izeneko liburua argitaratu dute. Honetan, ekonomia zirkularra haurrei gerturatzeko Gunter Paulik sortutako fabula ospetsuak lehen aldiz euskarara itzuli eta gure lurraldera egokitu dira, eduki zein irudi aldetik, “Behin batean, ekonomia zirkularra”, proiektuaren barruan.
+ 8 urte (berdea)
Jainko jainkosen lasterketa
Mikel Valverde
Zoe eta bere txirrindulari taldeko guztiak etsita eta burumakur daude, ez baitituzte onartzen lasterketa bakar batean ere, eta, horren ondorioz, ezin dituzte lortu lehiatzen jarraitzeko beharrezkoak dituzten puntuak. Esperantza galtzear daudela, gonbidapen bat iritsi zaie Atenastik: Zeusen mirakulua! Zoek Jainko-Jainkosen lasterketa mitikoan parte hartuko du. Ehun urte dira Antzinako Greziako jainko-jainkosen eta mitoen omenezko proba hori egiten ez dela.
+ 8 urte (berdea)
Astindu gorputzak
Ana Jaka Garcia
Gu gara marimatrakak, iji eta aja, barre eta zalaparta, neska pare aparta. Zazpi-zortzi urteko neska-mutilei zuzendutako bilduma da. Askatasunean eta aurreiritzirik gabeko haurtzaroaren aldarrikapena egingo dute neska alai, bihurri eta jakingura pareak. Noak eta Leak gogora ekarriko digute hazteak berarekin dakartzan pozak. Bizitza jolasa ere badela gogorarazi nahi digute helduoi.
+8 urte (berdea)
Super Patata
Artur Laperla
Azken aldi honetan komikien eskaintza zabaltzen ari da haur, gazte eta helduen literaturan, eta liburutegiko irakurleek gero eta gehiago irakurtzen duzuen generoa da.
Super Patataren bildumak arrakasta dauka gaztetxoenen artean. Superheroi honen abenturak oraindik ezagutzen ez badituzu, hainbat ale dauzkagu liburutegian.
+5 urte (gorria)
Adur eta Izar Amalurra zaintzen
Aritza Bergara
Abentura berri honetan Adur eta Izarrek Amalurra zaintzea zein garrantzitsua den ikasiko dute. Amamaren baserriko ganbaran topatuko duten liburu magikoaren bitartez, bidaia zoragarria egingo dute Amalurra zabaltzeko sei elementuen bila. Gugatik… etorriko diren neska.mutilengatik… Amalurra zaintzen
+ 5 urte (gorria)
Animalien erretratuak
Lucie Brunelliére
Formato erraldoia duen liburu honek mundu osoko animalien irudiak biltzen ditu: etxekoak eta basatiak, txikiak eta handiak, mantsoak eta oldarkorrak... Estudioko argazkien itxura duten, eta animalien edertasuna agerian uzten duten 30 erretratu soil bezain dotore. Aberetasunari egindako omenaldi grafiko ikusgarria.
+ 0 urte ( urdina)
Amama eta Aitita
Chema Heras, Rosa Osuna
Denok zahartzen gara, bizitzaren legea da. Baina edertasuna ez da higatzen urteekin, aldatu besterik ez da egiten. Istorio erromantiko bat, metaforaz hornitua.
+ 5-7 urte (gorria)
Bidaia luzea
Daniel Hernández Chambers
Hau aldi berean gertatzen diren bi bidaiaren istorioa dugu. Gertakizunak tartekatzen dira sentikortasun eta samurtasunez beteriko lan honetan; antzar amak eta bere txitek hegoaldeko lur epeletarantz egiten dute hegan. Bizkitartean, gerran dagoen herrialdetik hanka egin nahian, giza familia batek ihesari ekiten dio iparralderantz. Bi gertakarien narrazioak bat datoz bidaiari gazteen beldurra erronken aurrean islatzean.
+ 6 urte (gorria)
Bilatzen
Olga de Dios
Hausnarketa egitera gonbidatuko gaituen Olga de Diosen beste ipuin bat. "Bilatzen" batzuetan aurrean ikusten ez ditugun gauzak eta pertsonak aintzat hartzen lagunduko digun istorio bat da.
+ 0 urte (urdina)