Gomendioak

Haurrak Gomendioak duen edukia.

Rita tenislari

Rita tenislari

Mikel Valverde

Ritak gehien-gehien maite duena kantua eta dantza dira, eta ospetsu izan nahi du. Gitarrarik ez duenez, aitaren teniseko erraketa hartu eta bere gelan ixten da kontzertuak eskaintzeko. Gurasoek uste dute alabak tenislari izatearekin amets egiten duela, eta hari ezusteko polit bat ematea erabakitzen dute. Zer egingo du Ritak? Berari ez zaio tenisa gustatzen!

 + 9 urte (berdea)

 Liburutegi hauetan

Arrosa eta leuna

Arrosa eta leuna

Adela Turin. Nella Bosnia

Lorategi batean itxirik bizi dira elefante-kume emeak. Paskualina da haietako bat, baina, besteek ez bezala, ez du lortzen bere azala arrosa eta leuna izatea. Aitak eta amak, etsiturik, itxura hori izatera behartzen ez dutenean, Paskualina askatasuna zer den ohartuko da, eta berdintasunerako bidea irekiko die bere lagunei

 + 5 urte (gorria)

 Liburutegi hauetan

Familia giroan

Familia giroan

Béatrice Boutignon

Jolas-liburu honetako animaliak familiatan bilduta daude: antzekoak dira, baina, aldi berean, desberdinak.
Irakurleari dagokio deskribapenen arabera familiak bereiztea. Familia eredu asko daude: familia gurasobakarrak, tribuak, familia homoparentalak eta familia berregituratuak. Liburu hunkigarria eta samurra, ongi pasatzeko, baina baita gure arteko desberdintasunetatik ikasteko ere.

 + 6 urte (gorria)

 Liburutegi hauetan

Arraroa

Arraroa

Ainara Azpiazu. Paula Estévez

Ainara Azpiazu hernarniarrak eta Paula Estévez-ek idatziko haur liburua. Axpi eta Estevez de Diegoren bildumak “estereotipoak alboratzeko proposamen umoretsua eskaintzen digu eta, aldi berean, irakurleoi gogeta egiteko aukera helarazten”. “Egileek modu bikainean elkartu dituzte hitza eta irudia" “Testuaren bidez egoerak aurkeztu ahala, irudien bidez egoera horiek bizia hartzen dute, umorea lag55un eta detaileei arreta jarrita. Hizkuntza biek originaltasuna, indarra eta askatasuna erakusten dute”.

 + 5 urte (gorria)

 Liburutegi hauetan

 

 

Los imaginarios

Los imaginarios

A.F. Harrold

Rudger es el mejor amigo de Amanda. Rudger no existe, pero nadie es perfecto. Solo Amanda puede ver a su amigo imaginario. Pero un día el señor Bunting llama a su puerta. Y quiere llevarse a Rudger. Algunos dicen que Bunting se alimenta de amigos imaginarios. La única solución es que Rudger huya solo. Pero ¿puede un amigo imaginario sobrevivir sin alguien que le imagine?

 + 9 urte (berdea)

 Liburutegi hauetan

 

Papá está conectado

Papá está conectado

Philippe de Kemmeter

Si ves a un pingüino con un ordenador, no te asustes: es mi papá. De hecho, tengo un padre de lo más virtual… Un cuento que, con mucho humor y cariño, nos anima a reflexionar sobre el papel de las nuevas tecnologías en la vida familiar.

+ 6 urte (gorria)

 Liburutegi hauetan

Loaren inbasio isila

Loaren inbasio isila

Ana Jaka Garcia

Uxueren eskolan irakasle berri bat dator, eta gauzak aldatu egin dira: denek gauza bera egin ordez, bakoitzak nahi duena ikas dezake eta gustatzen zaion arloan saiatu. Denak daude poz-pozik, ikasle zein gurasoak. Denak ez, ordea: Uxuek susmo txarra hartu dio irakasleari, zerbait ezkutua dagoelakoan, eta bere lagun eta etxekoen laguntza izango du sekretu hori argitzeko. Misteriozko eleberri bikaina, eskolako hainbat arazo ere lantzen dituena.

 + 9 urte (berdea)

 Liburutegi hauetan

 

Unerik onena

Unerik onena

Susanna Isern

Urtxintxa larri dabil denboraz. Garrantzi handiko eskutitz bat heldu zaio eta lehenbailehen ailegatu behar du helmugara. Baina bidean basoko lagun asko aurkituko ditu, eta laguntza eskatuko diote denek. Eta berak halako presa eduki… Zer egin halakoetan? Hobe izango da Susanna Isern-ek eta Marco Somàk kontatzen badizute. Liburu aparta da, eta guztiek izango dute atsegin, haurrek bezala helduek ere.

 + 6 urte (gorria)

 Liburutegi hauetan