Gomendioak

Gazteak Gomendioak duen edukia.

Ben

Ben

Care Santos

Hay personas que despiertan tanta fascinación como rechazo, que te atraen como un imán y a la vez te dan miedo y algo te dice que es mejor permanecer lejos de ellas. Esta es la historia de una de esas personas. Se llama Ben, y a lo mejor has oído hablar de el. De hecho, esta historia comienza en un funeral. El muerto no llegaba a los 24 años y ha sido asesinado. Unos tíos que le odiaban decidieron matarlo a golpes. A su despedida solo han venido ocho personas. ¿Que queda de aquellos a quienes quisimos, cuando han muerto? Nosotros.

+ 12 urte (horia)

Liburutegi hauetan

Dumitru

Dumitru

Koldo Izagirre

Dumitru errumaniarra da izenez eta jatorriz. Bere kalterako, noski, errumaniarra izatea eta lapurra izatea bat egiten dituen gizarte honetan. Haatik, semearentzat inguru hobeago bat nahi zuelako ekarri zuen hona Cosmin Petrescu soinujoleak, Danubio bazterreko sorterria utzita. Badira urte batzuk Dumitru euskalduna dela hitzez eta bizitzez. Lagunek maite dute, Olatzek bereziki. Eta une batez, denak direla Dumitru erabakiko dute…

+14 urte (beltza)

Liburutegi hauetan

Ataria

Ataria

Yolanda Arrieta

Lau ikasle ezezagun institutu berean, bi jauzi denboran eta hamaika jirabira bidean. Utopiazko babesgunea hiri distopiko batean, txango egiati bat fikziozko etorkizunean.

+14 urte (beltza)

Liburutegi hauetan

Shan eta Shen edo bidean ikasia

Shan eta Shen edo bidean ikasia

Xabier Olaso Bengoa

Tibeteko monastegi budista batean bizi den lama edo maisu espirituala da Shan. Jakintsua esan nahi du bere izenak. Gau ilunean monastegi horretara iritsi den hamabi urteko mutiko umezurtza da Shen. Pentsalari handia esan nahi du bere izenak. Hainbat egunez, zedro tantai baten abaroan elkartuko dira Shan eta Shen, maisua eta dizipulua. Elkarrekin ibiliko dituzten bideak izango dira ikasbide. 

+12 urte (horia)

Liburutegi hauetan

Zein usain dute oroitzapenek?

Zein usain dute oroitzapenek?

Maddi Etxeberria Otaegi

Bizitzak hala nahi izan duelako joan da Gaia —hogeita bost urteko neska gaztea— Colchester hirira, lanera. Euskal Herriaren eta Erresuma Batuaren artean kokatzen da istorioa, eta Gaiak Heleni bidalitako eskutitzek gauzatzen dute kontakizuna, distantzia hori laburtuz. Lagun zaharrak, lagun berriak, amodio zaharrak, amodio berriak… Bizitza berri bati ekin nahi dio Gaiak, baina ez du atzean utzi duen altxorra ahaztu nahi.

+ 14 urte (beltza)

Liburutegi hauetan

Pirtzina zilborrean

Pirtzina zilborrean

Antton Kazabon

Aitor eta Joana bai eta ez, ez eta bai dabiltza telefonoz, beren arteko harremana konpondu ezinik: Joanak maite du, baina pikutara bidali nahi du; Aitorrek, berriz, eutsi nahi dio Joanari, baina ez du galdu nahi Irati. Joana zentzudunagoa da, maitakorragoa; Irati, aldiz, sexiagoa eta ausartagoa.

+ 12 urte (horia)

Liburutegi hauetan

Zazpi bider zazpi

Zazpi bider zazpi

Felipe Juaristi

"Fernando eta Sebastian trenbidean daude, tunelari begira, bata bestearen ondoan. Sebastian eskuinaldean dago; Fernando, ezkerraldean. Herritik bi kilometrora daude, tuneletik irtenda ageri den tokian: belardi txiki bat ezkerrean, ibairaino, eta belardi handi bat eskuinean, muinoraino. Hirurak eta laurdenetan iristen den trenaren zain daude. Trenaren aurrean gehien eusten dionak irabaziko du azken froga hau, alegia, trena etorri eta trenbidetik beranduen erretiratzen denak. Sebastian kuadrilako liderra bihurtuko da, baina horretarako zazpi froga gainditu beharko ditu, eta ez nolanahikoak. 

+ 14 urte (beltza)

Liburutegi hauetan

Kinito egunak

Kinito egunak

Jabi Elortza

16 urteko mutil-kuadrilla bat, Bilbon, 80ko hamarkada amaieran. Parrandak eta neskak dituzte buruan, pozik bizi dira antza, baina axolagabetasun itxura horren azpian urak ez daude horren bare: taldeko baten lepotik barrez ibiltzeko ohitura hartu dute, hura bihurtu dute txantxa eta irain guztien jomuga, eta inork ez daki egoera nondik lehertuko den…

+12 urte (horia)

Liburutegi hauetan

Palestina, zure mina

Palestina, zure mina

Begoña Bilbao

Erietxe batean esnatu da emakume gazte bat, Gazan. Kolpe bat izan du buruan baina ez du gogoratzen ezer: ez nola zauritu den, ez nor den, ez non dagoen. Apurka-apurka, baina, oroimena itzuliko zaio, baita zapalkuntzaren kontzientzia ere, eta bere bitartez ikasiko dugu guk ere Palestinako egoeraren berri. Bere asmoak ezkutatzen ez dituen nobela bat da, baina kontakizuna trebeziaz darabilena eta pertsonaiak sentiberatasunez tratatzen dituena.

+ 14 urte (beltza)

Liburutegi hauetan

Nahiago nuke mutila banintz

Nahiago nuke mutila banintz

David Duran

Sexuaz jakin nahi zenuen eta galdetzeak lotsa ematen zizun ia guztia. Júlia kokoteraino dago hilekoaren tripako minekin, eta behin baino gehiagotan desiatu izan du mutil bihurtzea. Egun batez, Hilekoaren Maitagarria agertuko zaio bere desioa errealitate bihurtzeko. Maitagarriak Bis Zikloa eskainiko dio: hurrengo hilekora arte ezohiko boterea izango du neska edo mutila izateko, gogoak emandakoaren arabera. Gero erabaki egin beharko du neska jarraitu ala mutil bihurtu nahi duen. 

+ 12 urte (horia)

Liburutegi hauetan