Natura gure esku
Aiora Zabala Aizpuru
Gizakiaren eta ingurumenaren arteko harremanei buruzko gogoeta egiten du egileak liburu honetan, narrazioaren tresneria eta teknika dialogikoak erabibiliz, eta bizipen pertsonalak, gaurkotasun osoko gertakizunak eta ikerketa lenetatik eratorritako ebidentziak tartekatuz. Kontakizunaren protagonista ez da, beraz, gizakia era abstraktu batean, baizik eta egilea bera edo egilearen tankerako norbait izan daitekeen pertson gazte bat, gaur-gaurkoa izateagatik eguneroko arazoan bidzi dituena, eta haiekiko nola kokatzen duen bere burua azaltzen duena.
Mentiras sobre mi madre
Daniela Dröscher
La lucha de una mujer en una familia en la que el amor se pesa en una báscula.
Daniela Dröscher narra cómo es crecer en una familia en la que todo gira alrededor de un único tema: el peso de la madre. ¿Está gorda esa mujer guapa, testaruda e imprevisible? ¿Tiene que adelgazar a toda costa? Sí, tiene que hacerlo. Es su marido quien decide. Algo que la mujer tiene que aguantar todos los días.
Los detalles
Ia Genberg
Como si recorriera las páginas de un libro, una mujer postrada en cama con fiebre evoca a cuatro personas de su pasado: una expareja que saltó a la fama, una compañera de piso que desapareció del mapa, un amor sin futuro, una madre frágil y dependiente. Pero ¿quién es en realidad el retratado, la figura del lienzo o la que sostiene el pincel? El retrato se troca en autorretrato, y al trasluz de las personas que un día lo fueron todo para ella, la mujer recompone los retales de su juventud en el Estocolmo de los años noventa. Años de fiestas y titubeos académicos, de amistades y amores tan intensos como efímeros, cuando todavía había un listón telefónico en cada casa, la salud mental no formaba parte del vocabulario cotidiano y el nuevo milenio se esperaba con optimismo.
La edad del vicio
Deepti Kapoor
Nueva Delhi, invierno, 3 de la madrugada. Un Mercedes que circula a toda velocidad invade la acera, atropellando y matando a cinco personas. Es el vehículo de un millonario, pero al volante solo encuentran a un criado en estado de conmoción, incapaz de explicar cómo o por qué ha cometido este crimen. Y tampoco puede prever el oscuro drama que está a punto de desencadenarse.
Ura saltoka
Juan Kruz Igerabide
Haur garaiko oroitzapenetatik hasita (“Hantxe gaude aita, ama eta hirurok iturritik edaten, nik lauzpabost urte besterik ez”), azkenaldion hunkitzen duen aktualitate gordineraino (“Hortxe gaude gizakiok zuhaitz taxonomikoaren bazter batean, guztien buru garela usterik”), nolabaiteko autobiografia sentimental bat, nolabaiteko kontakizun generazional bat, nolabaiteko historia natural bat osatu du Igerabidek, ohi duen gisan pasarte mamitsu, gogoeta hedatzaile, prosa ezin gozoagoz betea.
Desberdinen kluba
Cati Baur
Martin, Edwige, Erwan eta Fredek bazekiten egunen batean gertatuko zela. Eta hara non lauren arteko adeitsuena jipoitu duten kalean. Nork? Zergatik? Bidegabekeria horrek barru-barrutik ukitu ditu eta, amorruak bultzatuta, neurriak hartu dituzte, neurri benetan bitxiak.
+14 urte (beltza)
Txangoan txiripaz
Josephine Mark
Egun arrunt bat basoan. Margari satorra erizaina da, eta gaixo guztiak xiringa sartzeko zain dauzka kontsultan. Bat-batean, ehiztari bat agertuko da handik eta hemendik tiroak jotzen. Txiripaz, eta zorionez, untxitxo bat zainetik hartzen ari den sueroaren pertxak desbideratu egingo du zuzen-zuzenean otso baten bularrera zihoan tiroetako bat. Otsoen kodeak argi eta garbi dio: otsoak zaindu eta babestu egin behar du bizia salbatu dion hori. Beraz, otsoak untxitxoa hartu eta ihesean aterako dira basoan barrena. Hasiera baino ez da hori.
+12 urte (horia)
Marrubizko uda
Karmele Mitxelena
Maitek askotan pentsatzen du bere familia ez dela normala, etxean ez baitituzte, antza gaua normalak egiten. Oporretan esaterako, bere Berlingo urdinera igo, karabana zahar bati tiraka, herri galdu bateko kanpin batera joate besterik ez zaie gurasoei bururatu. Hori gutxi balitz, aita eta ama, iritsi orduko, txakurra eta katua bezala hasi dira. Banatzekotan daude. Maite halabeharrez dago gogotxartuta. Ustekabean, ordea, lagunak egingo ditu, eta bere egoera ez zaio horren aldrabesa irudituko.
+8 urte (berdea)
Chitty Chitty Bang Bang
Peter Bentley
Pottarren aita asmatzaile berezia da eta auto zahar bat konpondu du, Chitty-Chitty-Bang-Bang deitu diote arrankatzerakoan egiten dituen zaratengatik. Autoak ezusteko gaitasunak erakutsiko ditu, hala nola hegan egitea eta nabigatzea. Ibilgailu zoragarri honen barruan Pott familiak abentura sinestezinak biziko dituzte eta haren laguntzarekin lapur talde baten planak zapuztuko dituzte. Etengabeko bilaketa eta hurbilen ditugunenganako eskuzabaltasuna ardatz dituen istorioa.
+5 urte (gorria)
Honela ala bestela?
María Pascual de la Torre
Neska-mutikoek eguneroko zereginei ekiteko modurik original eta dibertigarriena aukeratzen dute askotan, nahiz eta modu hori ez izan beti praktikoena edo gomendagarriena. “Honela ala bestela?” liburuan gauzak egiteko beste modurik badagoela deskubrituko duzu. Parte hartzera gonbidatzen duen proposamen transgresorea da honakoa, eta txikiek eta handiek ere beren burua ederki islaturik ikusiko dute.
0-5 urtekoak (urdina)