Etxetik Ameriketara
Enara Garmendia
Maiak Euskal Herria utzi eta urtebeteko abentura hasi du Ameriketako Estatu Batuetan. Dena ongi doa, baina halako batean gelakide batek begitan hartu, eta beste kide guztiak aurka jarri zaizkio. Ayla estatubatuarra da, eta Maia ezagutu bezain laster bihurtu da honen lagun. Baina zer egin bere lagun minetako batek Maiarekin hitz egitea debekatu dionean? Betiko lagunak alde batera utzi eta Maiaren alde jarri ala injustiziari aurre egingo dio?
+ 12 urte (horia)
Basoan barna
Ainara Azpiazu Aduriz
Gaztetan ehiztaria izan ondoren, zahartutakoan, argazkilari bihurtutako aitonaren eta bilobaren istorio da hau, xume bezain dotore kontatuta. Basoak eta bertako bizitzak erakarrita, aitonaren eskutik naturaren lilura ezagutuko du neskatxak.
+ 5 urte (gorria)
Aitonaren lo-kanta
Juan Kruz Igerabide, Maite Gurrutxaga
Badator haurtxoa, aitona bertso-jario... Kanta bat jaiotzeari, maitasun samurrari, bizi berriari, izarren kulunkari eta sehaska-kantari, egurats eme batean murgildurik. Aiton-amona eta biloba izatearen bizipen unibertsalaz gozatzeko liburua.
0-5 urte (urdina)
Barruko hotsak eta beste soinu txiki batzuk
Leire Bilbao, Maite Mutuberria
Liburu honek jarraipena ematen dio "Piztipoemak" eta "Xomorropoemak" (Euskadi Saria 2017) liburuek haur-poesian irekitako bideari. Orduan, piztiak eta zomorroak ziren olerkien protagonistak. Honetan, inguratzen gaituzten eguneroko soinuak dira. Esnatzen garenetik lokartzen garen arte, gure inguruan hamaika eta bat soinu daude. Esnatzen garenetik lokartzen garen arte, musika sortzen etengabe.
+ 8 urte (berdea)
Txomin Txapel
Pello Añorga
Txomin Txapel oso pailazo ezaguna da, dotorea, guztiz atsegina. Txapela buruan jantzita ibiltzen da beti. Haur guztiek asko maite dute, beren familiakoa balitz bezala. Denek diote bizipoza sortzen duela. Baina, halako batean, kezkatzen hasi da: “Txapelik gabe, akaso, ez naiz inor”.
+ 5 urte (gorria)
Mamuak eta bihotzak
Arrate Egaña
Kalera atera ezinik, Klarisa bere haurtzaroa gogoratzen hasi da. Bihotzeko gaitz batek markatu zion garai hura, baina ez zion eragotzi Parisko kanpoaldeko ospitale zahar bateko korridoreetan zebilen mamuaren misterioa ikertzea. Aldi berean, Klarisaren etxean bertan gertatzen ari diren gorabehera estrainio eta enigmatikoek desafio egingo diote K taldearen trebetasunari. Abentura bikoitz liluragarri honetan tartekatzen eta biltzen dira, batetik beldurra, haserrea eta drama, eta bestetik umorea, adiskidetasuna eta baita maitasuna ere
+ 8 urte (berdea)
Últimos días en Berlín
Paloma Sánchez-Garnica
Cuando Yuri Santacruz asistió al nombramiento como canciller de Adolf Hitler, no podía imaginar lo mucho que cambiaría su vida en Berlín. Había llegado allí unos meses atrás, después de haber huido, junto con parte de su familia, de San Petersburgo, asfixiados por una revolución que los había dejado sin nada.
Infinitoa ihi batean
Irene Vallejo
Liburuen historiari buruzko liburua da hau. Hitzek espazioan eta denboran zehar bidaiatu zezaten asmatu genuen tresna liluragarriaren bizitzan barnako ibilbidea. Haien fabrikazioaren historia, ia hogeita hamar mendean egin diren proba eta diseinu guztiena. Mota askotako liburuak sortu baitira: kez, harriz, buztinez, ihi edo lezkaz, zetaz, larruz, zuhaitzez eginak, eta azkenak, plastikoz eta argiz eginak. Gainera, bidaia-liburua ere bada. Alexandroren gudu-zelaietara joateko, Vesuvioren mendi mazelako Papiroen Villara joateko, edo Kleopatraren jauregietara edo Hipatiaren hilketaren gertalekura, ezagututako lehen- biziko liburutegietara eta eskuizkribuak kopiatzeko lantegietara, kodex debekatuak suntsitu zituzten suetara, gulagera, Sarajevoko liburutegira eta Oxfordeko lur azpiko 2000. urteko labirintora
La bestia
Carmen Mola
De manera magistral, Carmen Mola teje, con los hilos del mejor thriller, una novela frenética e implacable.
Corre el año 1834 y Madrid, una pequeña ciudad que trata de abrirse paso más allá de las murallas que la rodean, sufre una terrible epidemia de cólera. Pero la peste no es lo único que aterroriza a sus habitantes: en los arrabales aparecen cadáveres desmembrados de niñas que nadie reclama. Todos los rumores apuntan a la Bestia, un ser a quien nadie ha visto pero al que todos temen.
La media luna de arena
Fausto Vitaliano
Simonetta Agnello Hornby Tras veinte años de servicio en el norte del país, el subteniente de carabineros Gregorio Misticó conocido por todos como Gori regresa a San Telesforo Jónico, el pueblo calabrés donde creció. La verdadera razón no la conoce más que Nicola Strangio, amigo de la infancia y oncólogo en un hospital de Milán. Los pocos habitantes que siguen viviendo en la localidad ven a menudo a Gori dirigirse hacia la pequeña playa de Páparo, una media luna de arena blanca y sin sombra, donde anidan los gansos y el mar brilla como el más nítido recuerdo de juventud.