Gomendioak

Haurrak Gomendioak duen edukia.

Adèle. Esto va acabar mal

Adèle. Esto va acabar mal

Mr. Tan

Si es para hacer rabiar a mis padres, torturar al tonto de mi gato, luchar contra Jade y sus amigas o romperle el corazón a Flavio... siempre tengo ideas interesantes!" Una buena dosis de humor negro y unas gotas de ternura, esta es la receta de Adèle, un nuevo estilo de heroína... Abróchense los cinturones, vamos a despegar!

+8 urte (berdea)

Liburutegi hauetan

Hari ikusezina

Hari ikusezina

Miriam Tirado

GU GUZTIOK LOTZEN GAITUZTEN LOTUREI BURUZKO IPUINA.
Nurak jakin du zer sekretu ezkutatzen den zilborrean. Orain badaki hari ikusezin bat irteten zaiola bertatik eta maite dituen pertsonekin lotzen duela: amarekin, aitarekin, aitona-amonekin, izeba-osabekin, lehengusu-lehengusinekin,  adiskideekin.
Aurrerantzean ez du beldurrik izango berarekin ez daudenean, badakielako hariaren bitartez haiekin lotuta dagoela, denboraz eta espazioaz haratago. Eta betirako, gainera!

+5 urte (gorria)

Liburutegi hauetan

Basoan barna

Basoan barna

Ainara Azpiazu Aduriz

Gaztetan ehiztaria izan ondoren, zahartutakoan, argazkilari bihurtutako aitonaren eta bilobaren istorio da hau, xume bezain dotore kontatuta. Basoak eta bertako bizitzak erakarrita, aitonaren eskutik naturaren lilura ezagutuko du neskatxak.

+ 5 urte (gorria)

Liburutegi hauetan

Aitonaren lo-kanta

Aitonaren lo-kanta

Juan Kruz Igerabide, Maite Gurrutxaga

Badator haurtxoa, aitona bertso-jario... Kanta bat jaiotzeari, maitasun samurrari, bizi berriari, izarren kulunkari eta sehaska-kantari, egurats eme batean murgildurik. Aiton-amona eta biloba izatearen bizipen unibertsalaz gozatzeko liburua.

0-5 urte (urdina)

Liburutegi hauetan

Barruko hotsak eta beste soinu txiki batzuk

Barruko hotsak eta beste soinu txiki batzuk

Leire Bilbao, Maite Mutuberria

Liburu honek jarraipena ematen dio "Piztipoemak" eta "Xomorropoemak" (Euskadi Saria 2017) liburuek haur-poesian irekitako bideari. Orduan, piztiak eta zomorroak ziren olerkien protagonistak. Honetan, inguratzen gaituzten eguneroko soinuak dira. Esnatzen garenetik lokartzen garen arte, gure inguruan hamaika eta bat soinu daude. Esnatzen garenetik lokartzen garen arte, musika sortzen etengabe. 

+ 8 urte (berdea)

Liburutegi hauetan

Txomin Txapel

Txomin Txapel

Pello Añorga

Txomin Txapel oso pailazo ezaguna da, dotorea, guztiz atsegina. Txapela buruan jantzita ibiltzen da beti. Haur guztiek asko maite dute, beren familiakoa balitz bezala. Denek diote bizipoza sortzen duela. Baina, halako batean, kezkatzen hasi da: “Txapelik gabe, akaso, ez naiz inor”.

+ 5 urte (gorria)

Liburutegi hauetan

Mamuak eta bihotzak

Mamuak eta bihotzak

Arrate Egaña

Kalera atera ezinik, Klarisa bere haurtzaroa gogoratzen hasi da. Bihotzeko gaitz batek markatu zion garai hura, baina ez zion eragotzi Parisko kanpoaldeko ospitale zahar bateko korridoreetan zebilen mamuaren misterioa ikertzea. Aldi berean, Klarisaren etxean bertan gertatzen ari diren gorabehera estrainio eta enigmatikoek desafio egingo diote K taldearen trebetasunari. Abentura bikoitz liluragarri honetan tartekatzen eta biltzen dira, batetik beldurra, haserrea eta drama, eta bestetik umorea, adiskidetasuna eta baita maitasuna ere

+ 8 urte (berdea)

Liburutegi hauetan

Lurra Pop-Up

Lurra Pop-Up

Anne Jankeliowitch

Ireki liburua eta barnera zaitez gure planetaren edertasunean! Ikusi Lurra nola sortu zen, zer metamorfosi izan duen eta ingurumenak gaur egun zer erronka dituen; guztia ikuspegi original batekin.

+ 5 urte (gorria)

Liburutegi hauetan

Xia Tenzinen bidaia

Xia Tenzinen bidaia

Patxi Zubizarreta

Xia Tenzinek, munduko mendirik altuenetan bizi den munduko gizonik altuenak, ezin du itsasoa ikusi eta ez du aitaren berririk. Horregatik bidaian abiatuko da, eta bidean ekaitz beldurgarriak jasango ditu, eta gobernadore baten maltzurkeria, baina dantzari xarmangarri bat ere ezagutuko du, eta izotz azpiko misterioa... Hauxe duzu Tibeteko mendietatik itsasora arteko haren bidaia: gorabeheratsua, arriskutsua eta, batez ere, miresgarria.

+ 8 urte (berdea)

Liburutegi hauetan

Titirimari

Titirimari

Xerardo Quintiá Pérez

Atzobezperako erreinuan bizi da Titirimari. Haren amak, Mandolina erreginak, nahiko luke printzesak andereño manerak izan ditzan eta ongi ezkondu dadin. Baina alabak ez ditu amaren amets berak, eta bereak bizi nahi ditu: erreinutik alde egiten du, eta abentura zoragarriak biziko ditu, bidean aurkitzen dituen munstro, hitz asmatzaile eta beste izaki batzuekin. Ezpain gozoko beste printzesa bat ere ezagutuko du…

+ 5 urte (gorria)

Liburutegi hauetan