Gazteak Gomendioak duen edukia.
Zerak
Yolanda Arrieta
Fantasiari beldurra diogula zioen Bruno Bettelheimek; esanahi esplizituetara jotzeko arriskuaz ohartarazten zigun: «Literaturak ez dio begiratzen gertaerari berari, baizik eta gertatzearen desioari». Literaturak eskaintzen dizkigun fantasia eta pentsamendu magikoa erabili ditut, bada, barruko zerak azalerazteko.
+ 14 urte (beltza)
Azken dantza New Yorken
Lur Gallastegi
Gasteiz, Bilbo eta New York dira hamahiru urteko Ingeren bizitzan pausaleku izan diren hiriak. Gasteizen jaio zen, Bilbora aldatu behar izan du familiarekin aita hil eta gero, eta New Yorken bere burua ezagutu eta aurrenekoz maiteminduko da. Dantza lehiaketa irabazi ondoren joango da Inge New Yorkera ikastaro bat egitera. Maleta ilusioz gainezka eramateaz gain, amak bere liburuxka bat eramaten utziko dio. Irakurriz ezagutuko du txikitatik ezkutatu izan dioten aita-amaren bizitzako pasarterik gogorrenetako bat: gaztetan, amak poliziak atxilotu eta torturatu egin zuen.
+ 12 urte (horia)
Hormak
Oihana Iguaran
Institutuko sarrerako horman LEA PUTA idatzita aurkitu dute ikasleek, eta ikusi orduko, azpijanean hasi dira guztiak Leak halako mezua jasotzeko zein arrazoi ote dauden jakiteko. Pintadak, halere, ikaskideen artean dauden beste hamaika horma jarriko ditu agerian.
Denok ditugu iraintzen gaituzten hormak, esamoldeak eta jarrerak. Eskolako hormak batzuentzat ate zabalak dira, beste batzuentzat egunero gainditu beharreko hesiak.
+ 14 urte (beltza)
Etxetik Ameriketara
Enara Garmendia
Maiak Euskal Herria utzi eta urtebeteko abentura hasi du Ameriketako Estatu Batuetan. Dena ongi doa, baina halako batean gelakide batek begitan hartu, eta beste kide guztiak aurka jarri zaizkio. Ayla estatubatuarra da, eta Maia ezagutu bezain laster bihurtu da honen lagun. Baina zer egin bere lagun minetako batek Maiarekin hitz egitea debekatu dionean? Betiko lagunak alde batera utzi eta Maiaren alde jarri ala injustiziari aurre egingo dio?
+ 12 urte (horia)
Antipodak
Gaizka Arostegi
Euskal Herria. 80ko hamarkada. Jon kartzelan dagoen ETAko kide baten semea da, eta Oliva Intxaurrondoko kuartelera bidali duten guardia zibil baten alaba.
Jon eta Oliva gazteak dira eta maitasun istorio bat sortuko da haien artean Donostiako kale sutsuetan. Baina amodioa ez da batere kontu erraza izango gorrotoak eta aurreiritziek usteldutako hiri batean. Kontakizun hau garai bateko isla da.
+ 14 urte (beltza)
Itsasoaren atea
Miren Agur Meabe
1870eko negua. Aitak bapore batean utzi du Elora Duval, Ubarroien Uhartera bidean. Hamahiru urteko neskatxari ama hil zaio eta bizimodu berri bati ekin beharko dio Brigita amonaren basetxean. Lanean ere hasiko da, umezain, Galantenean, eta laster estutuko du harremana bertako Ariane txikiarekin. Baina ez Elora, ez Ariane, ez dira neska arruntak: beste inork igartzen ez dituen mezuak edota gertaerak hautemateko dohaina izanik, bion artean askatuko dute aspaldiko kondaira tragiko baten korapiloa.
+ 12 urte (horia)
Ben
Care Santos
Hay personas que despiertan tanta fascinación como rechazo, que te atraen como un imán y a la vez te dan miedo y algo te dice que es mejor permanecer lejos de ellas. Esta es la historia de una de esas personas. Se llama Ben, y a lo mejor has oído hablar de el. De hecho, esta historia comienza en un funeral. El muerto no llegaba a los 24 años y ha sido asesinado. Unos tíos que le odiaban decidieron matarlo a golpes. A su despedida solo han venido ocho personas. ¿Que queda de aquellos a quienes quisimos, cuando han muerto? Nosotros.
+ 12 urte (horia)
Dumitru
Koldo Izagirre
Dumitru errumaniarra da izenez eta jatorriz. Bere kalterako, noski, errumaniarra izatea eta lapurra izatea bat egiten dituen gizarte honetan. Haatik, semearentzat inguru hobeago bat nahi zuelako ekarri zuen hona Cosmin Petrescu soinujoleak, Danubio bazterreko sorterria utzita. Badira urte batzuk Dumitru euskalduna dela hitzez eta bizitzez. Lagunek maite dute, Olatzek bereziki. Eta une batez, denak direla Dumitru erabakiko dute…
+14 urte (beltza)
Ataria
Yolanda Arrieta
Lau ikasle ezezagun institutu berean, bi jauzi denboran eta hamaika jirabira bidean. Utopiazko babesgunea hiri distopiko batean, txango egiati bat fikziozko etorkizunean.
+14 urte (beltza)
Shan eta Shen edo bidean ikasia
Xabier Olaso Bengoa
Tibeteko monastegi budista batean bizi den lama edo maisu espirituala da Shan. Jakintsua esan nahi du bere izenak. Gau ilunean monastegi horretara iritsi den hamabi urteko mutiko umezurtza da Shen. Pentsalari handia esan nahi du bere izenak. Hainbat egunez, zedro tantai baten abaroan elkartuko dira Shan eta Shen, maisua eta dizipulua. Elkarrekin ibiliko dituzten bideak izango dira ikasbide.
+12 urte (horia)