Gune tematikoak
Tokiko garapen burujabea
Mundu hobe bat posible da. Hemen duzu horretara iristeko gako batzuk ematen dituzten liburu sorta bat. Denak liburutegian daude. Horietako batzuk eliburutegian ere, epub formatoan, eskura ditzakezu. Ez da zerrenda itxia, eguneratzen jarraituko dugu, eta jakina, ekarpenak onartzen dira.
Epidemiak eta pandemiak
Epidemia eta pandemiak gaitzat dituzten liburu eta pelikulen hautaketa bat egin dugu.
Eskubiko taula honetan, Eliburutegian ikusi edota irakur ditzakezuenak dituzue, klik batean eskuragarri.
PDF formatuan deskargatu dezakezuen gidan, berriz, hauetaz gain gehiago ere aurkituko dituzue.
Feminismora gerturatzen
Genero indarkeriak hamaika aurpegi ditu, izan daiteke fisikoa, emozionala, sexuala edo guztiak batera; nolanahi ere, gizarte kapitalistetan, nazio, klase, arraza eta etnia guztietako gizonek erasotzen dituzte beren kideak. Indarkeria hori ez da ausaz gertatzen, aitzitik, gizarte kapitalistaren egitura instituzionalaren oinarrian bertan dago.
Gaiari buruzko liburu batzuk aukeratu ditugu, baina ez daude diren guztiak. Hauek eta gehiago, lilburutegian aurkituko dituzue.
Emakume bidegileak
Emakume ahaztuak, emakume desagerraraziak, erreferentziazkoak izan beharko luketen emakumeak baina itzalean gelditu zirenak: argazkilariak, pintoreak, idazleak, kazetariak, abenturazaleak...
Emakume hauen bizitzak jasotzen dituzten liburuen -eta pelikula bat edo besteren- bilduma egin dugu.
"Ilegalak? Inpotentziatik lotsara
Horrela deitu diogu orain gutxi jarri dugun interesgune berri bati.
Migrazioa eta aterpeari buruzko dokumentuak topatuko dituzu liburutegian dagoen interesguno horreta eta horren harira sortu dugun gidan.
Gaia zabala denez, egun, gertatzen ari diren mugimenduetan zentratzea erabaki dugu. Arrazoi ezberdinengatik, beren herriak utzi behar izan dituzten pertsonak dira gida honen protagonistak.
Gidaren atalak:
- Migratzea, zer da?
- Pertsona bat istorio bat
- Nola iritsi gara hona?
- Literatura
- Zinea
- Sarean
Energia berriztatzaileak
Energia astea. Hernani
Otsailaren 18tik 23ra
Krisiarekin kokot€raino!
Pil-pilean dagoen gaia da krisia, aspaldian ez da beste ezertaz hitz egiten, ez da besterik entzuten. Baina zer dakigu honi buruz? Nola iritsi gara egoera honetara? Hain larria al da? Alternatibarik ez al dago?
Bizi dugun garaia hobeto ulertzeko, irakurketa-gida hau osatu dugu gure ustez horretarako lagungarri diren hainbat dokumenturekin (gehien bat liburuak). Eta, batez ere, irtenbideak badaudela erakusteko asmoarekin.
Gidaren atalak:
- Zer gertatzen ari da? Azter dezagun
- Kapitalismoa zalantzan. Haserretuta egoteko garaia
- Mitoak desegiten
- Beste eredu ekonomikoak. Badago bizitza kapitalismotik at
Gidan azaltzen diren liburu eta pelikula guztiak eskuragarri dituzue Udal Liburutegian.