Jarduerak
Jarduerak
Ipuin kontaketak
Haurrentzako saioak, istorioak eta kontuak entzuteko aukera.
Nola funtzionatzen du
Saioak: adin tarte ezberdinentzako 2 saio egun berean.
- 3- 4 urtekoentzat 20 /30 minutukoa.
- 5-7 urtekoentzat 30 /45 minutukoa.
Haurrak bakarrik sartzen dira, gurasoek kanpoan itxoin behar dute.
Lekua: Biteri kultur etxea, liburutegia txikia gelditu zaigu eta.
Saioak agendan eta prentsan iragarriko ditugu.
Bisita gidatuak
Ikastetxeekin hitzartutako saioak izaten dira. LH 1 mailakoentzat.
Helburua
Irakurtzen hasten direnei erakustea, irakurtzeak duen alde praktikoa.eta liburutegiak beraientzako dituen aukerak.
Nola funtzionatzen du
Irakasleak liburutegiko arduradunarekin harremanetan jarri behar du, datak adosteko.
Saio motzak izaten dira, ordu erdikoak. Bertan liburu erakargarrien bidez, ipuinak erakusteaz gain beraientzat egoera arrunt eta atsegin batetik abiatuta, bere eguna ospazteko festa, erabilgarri eta interesgarri izan daitezkeen liburuak erakusten dizkiegu: maskotei buruz, eskulanei buruz, sukaldaritzari buruz, asmakisunak, aho korapiloak, ipuin zoragarriak…