Liburutruk
Liburutruk
Helburuak
Gustuko liburuak, behar ez ditugunak, beste jendearekin trukatzea; irakurketak iradokitzeko beste bide bat irekitzea; berrerabilpena, birziklatze modu bat den neurrian, sustatzea.
Nola funtzionatzen du?
Edonork, interesgarri, egoera onean eta jada behar ez duen libururen bat baldin badu, liburutegira ekar dezake eta horretarako prestatu dugun tokian utzi. Era berean, bertan, bere intereseko zerbait ikusten badu berarentzat hartu eta eramateko aukera izango du.
Non dago?
Liburutegiko lehenengo eta bigarren pisuen arteko eskailburuan, zaharberritu dugun armairuan, liburuak eskura eta bistan daude nahi duen edonorentzat.
Armairua lehen eta orain
Informazio erlazionatua